Irakurriena
- 1. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 2. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 3. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 4. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 5. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 6. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
Tomás Morlanes, GALBAHE Saria 2018
Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, apirilaren 26an eta hori dela eta, Galbaianek arlo honekin erlazionatutako pertsona esanguratsuak bildu zituen jardunaldi batean. Helburua, gai honen inguruko ikuspegi eta erronkak elkarbanatzea izan zen. Eta ondoren GALBAHE Saria banatu zuen; aurten Tomas Morlanesek eskuratu zuena, Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologiko bezala egiten duen lana goraipatuz.
Jabetza Industrialaren balorea
Garaian egin zen jardunaldian bost esperientzia desberdin aurkeztu ziren:
- Nerea Aranguren, IK4-IDEKO-ko zuzendari gerentea
- Julene Goya · INGETEAM POWER TECHNOLOGY S.A.-ko Zaintza Teknologikoaren teknikaria.
- Aitziber Aranburu, TECNALIA VENTURES S.L.-ko Jabetza Industrialeko arduraduna
- Nerea Bilbao, SENER-en I+G+B-ren kudeatzailea
- Itziar Uribe, INNOBASQUE-ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikak saileko Proiektu arduraduna.
Azalpenetan jabetza industrialarekin lotuta dauden hainbat gai aztertu ziren, besteak beste: zaintza teknologikoa, babesteko erabiltzen diren tresnak, erakunde desberdinetan gauzatzen den jabetza industrialaren kudeaketa, babesteko estrategiak...
Jardunaldiaren argazki gehiago: GALBAHE Saria 2018

