Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Sua itxungi, elkartasuna ixotu!
Arberoa Ikastolak martxan jarri duen dinamikarekin bat egin du Arizmendi Ikastolak, eta oraindik orain, suteak eragindako kalteak handiak izaten jarraitzen dutenez, abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Sua itxungi, elkartasuna ixotu ekimena gauzatuko dute Arizmendi Ikastolako kideek Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.
Ekitaldi guztietan batutako dirua Arberoa Ikastolara bideratuko du Arizmendi Ikastolak
Ekimena Arberoa Ikastolako lagunek berreraikuntza bideratzeko dinamikaren baitan kokatzen da. Hala, antolatzaileek Debagoieneko hiru herrietako herritar guztiak gonbidatzen dituzte parte hartzera ondorengo elkartasun leku eta tokietaran.
Eskoriatzan, Herriko plazan egingo dute txistorra eta edari salmenta, elkartasun tanta dinamika, otzara zozketa eta musika ere izango da. Aretxabaletan, Mitarte kalean izango da hitzordua. Txistorra eta edari salmenta, elkartasun tanta dinamika, musika eta zozketa bereziak ez dira faltako.

Arrasaten, lau gune izango dira. Arimazubi plazan txistorra eta edari salmenta, musika eta ekintza bereziak egingo dituzte. San Andresen ere txistorra, saltxitxa eta edari salmenta, musika eta babarrunekin zozketa berezia egingo da. Biteri plazan txistorraz gain, txokolate eta edari salmenta, musika eta gazta zozketa berezia egingo dute. San Isidro ermita ondoan, berriz, txistorra eta edari salmenta, musika eta ekintza bereziak egingo dituzte.
Ekitaldi guztietan batutako dirua Arberoa Ikastolara bideratuko du Arizmendi Ikastolak.