Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Ikerketa zentro teknologikoa
Jabetza intelektuala
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakurriena
- 1. Agur, Jose Luis Olasolo!
- 2. Kooperatibetan berrikuntza indartuko du MONDRAGONek Zorrozaurreko proiektuarekin
- 3. Historia bizia omendu du Soralucek jubilatuei eskerrak emanez
- 4. Euskararekin duen konpromisoa berretsi du Kidek plan estrategiko berriarekin
- 5. Cikautxo eta Fagor Ederlan, klima-kudeaketan munduko enpresa liderren artean
- 6. Ondoan eta LKS Next enpresek Legoan garatu dute, Adimen Artifizial Sortzailea arauen zaintzaren zerbitzura bideratuz
Startupak eta inbertsoreak bildu ditu Garaia Investorsek ekintzailetzaren aldeko jardunaldian

Garaia Parke Teknologikoak Garaia Investors 2025 edizioa hartu zuen ekainaren 3an. Urteroko topaketan ehun lagun baino gehiago bildu ziren: ekintzaileak, inbertitzaileak, unibertsitatea, ikasleak, zentro teknologikoak eta erakundeetako ordezkariak. 11 startupen parte-hartzearekin, ekitaldiak berretsi egin du Euskadiko ekosistema ekintzailea bultzatzeko plataforma gisa duen eginkizuna.
Jardunaldia Mondragon Enpresagintza, Mondragon Ventures, Ikerlan, Galbaian, Gaztenpresa, A+G Consultores eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin elkarlanean antolatu zen. Ekitaldiaren helburu nagusia, proiektu berritzaileen eta inbertsio eta finantzaketa iturri potentzialen arteko lotura sustatzea, eta ekintzailetza sare bat eraikitzea da, enpresa eta teknologia arloan lankidetza aukera berriak sortuz.
Osasun digitalaren, turismoaren, bioteknologiaren, jasangarritasunaren, food tech eta 4.0 industriaren arloko proposamenak nabarmendu ziren
Eguneko programaren hasieran, sektoreko ahots garrantzitsuen parte-hartzea izan zuen hasierako solasaldian: Marcelino Caballero (Ikerlan), Idoia Apraiz (Galbaian), Inma Ramos (Gaztenpresa), Julián Gallardo (Mondragon Ventures) eta Aritz Otxandiano (Fagor S.Coop). Ondoren, MU ISE Awards eta Garaia Investorseko startupen aurkezpenak izan ziren.
Aurkeztutako hamaika proiektuen artean, osasun digitalaren, turismoaren, bioteknologiaren, jasangarritasunaren, food tech eta 4.0 industriaren arloko proposamenak nabarmendu ziren. Publikoaren bozketaz erabakitako pitch onenaren saria bi proiekturi eman zitzaien: Bask me3D, 3D inprimaketaren eta adimen artifizialaren bidez txantiloi podologiko pertsonalizatuak garatzen dituena; eta New Stage Solutions, ISO ziurtagiria duten enpresak konektatzen dituen softwarearekin teknologia aurreratuarekin kudeaketa industriala garatzen duena.
Bi proiektuek A+G Consultores-ek emandako enpresa-kudeaketako beka bat, Galbaianen eskutik eskainitako jabetza industrialean aholkularitza eta Garaia Parke Teknologikoaren aldetik urtebetez coworking espazioan lan egiteko aukera eta komunikazioan laguntza jaso dute.
Garaia Investors 2025 Debagoieneko garapen ekonomiko eta sozialerako eskualde-estrategia baten barruan kokatzen da, tokiko eragina, jasangarritasuna eta kalitatezko enpleguaren sorrera duten proiektuak sustatuz. Hitzorduak, berriz ere, erakutsi du talentu berritzailea hazteko behar dituen baliabideekin konektatzeko topaguneak sortzearen garrantzia.
Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Ikerketa zentro teknologikoa
Jabetza intelektuala
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea