Irtenbide profesionalak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Smart kontzeptuaren gaineko Workshop saioak MUko ikasleak, MONDRAGONeko kooperatibak eta adituak elkartu ditu Garaian
Smart Cities arloan negozio eta aktibitate zein proiektu berriak sustatzeko asmoz burutzen ari da gaurko Workshop Smart Cities jardunaldia. Era berean, MUko Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Masterreko ikasleek ikuspegi prospektibotik aztertuko dituzte gaurko saioko emaitzak, eta enpresen eskura jarriko dute informazio guztia. "Izan ere, azken helburua da, arlo honetan proiektu, negozio eta aktibitate berriak sustatzea eta gure kooperatibek aukera izatea esparru horretan proiektu berriak abian jartzeko".
Jaione Ganzarain, MUko ikerlari eta irakaslea aritu da MONDRAGONeko BACekoekin batera eta MUko beste zenbait lagunekin elkarlanean, gaurko saioa antolatzen. Adierazi digunez, etorkizunean arlo honek aukera paregabeak eskainiko ditu honako esparru eta merkatuetan: hiriko energia berriztagarriak, teknologien komunikazioa, eraikinen kudeaketa energetikoa / Smart Grid, argiteri inteligentea, ondakinen gestioa eta produktuen zikloa, isurien murrizketa eta kutsadura, uraren gestio eta banaketa eta mugikortasuna, trafikoa eta garraiobideen gestioa.
Angel Lequerica, Fagor Ederlaneko ordezkaria.
Parte-hartze zabala
Atzoko saioan MONDRAGON Korporazioko enpresatako 20 bat lagunek parte hartu zuten, Masterreko 35 ikaslek, MUko hamar bat irakasle eta ikerlarik, MONDRAGONeko BACeko eta MUko ordezkariek, eta beste zenbait adituk.
Guztira bost hitzaldi entzun ahal izan zituzten bertaratutakoek, eta besteak beste, LKSko Prospektiker erakundeko Ibon Zugastik adierazi zuen epe ertain/luzean aukera ugari sortuko direla eremu honetan. Era berean, Jaione Ganzarain ikerlari eta irakasleak gogora ekarri du, MONDRAGONeko kooperatibek informazio zehatza izango dutela ekaina inguruan, Smart Cities eremuan proiektuak garatu ahal izateko.
Goizeko saioan hitzaldiak izan ziren nagusi, eta arratsaldekoan hausnarketarako aukera izan zen.

