Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Eman izena Shaking HUBen hurrengo zuzenekoan: Analitika Aurretatua 'retail' sektorean
Martxoaren 26an, 11:00etan, Shaking HUBek topaketa berri bat egingo du bere zuzeneko ekitaldi sortan, Shaking HUB LIVE, non Datuen Gobernua, Analitika Aurreratua eta Adimen Artifizialaren eragina aztertuko diren retail sektorean.
Saioa online egingo da, LinkedIn bidez, eta hizlariekin zuzeneko elkarrizketa izateko aukera ezin hobea da. Zuzenekoan izena eman dezakezu hemen klik eginez.
Saio horretan enpresa eta ikasketa arloko adituek hartuko dute parte, non kasu arrakastatsuak eta sektorean erabakiak ahalik eta ondoen hartzeko funtsezko estrategiak aurkeztuko dituzten:
- Imanol Torresek, Eroskiko Datuen Gobernuko eta Analitika Aurreratuko arduradunak, konpainiaren estrategia aurkeztuko du, datuaren kudeaketan, irisgarritasuna, kalitatea eta segurtasuna bermatuz.
- Fernando Arrillagak, Eroskiko Bezeroen Inteligentzia arduradunak, Azeri Proiektua azalduko du. Neurona-sare errepikarietan (LSTM) oinarritutako ekimena da, deskontu-kupoiak trukatzeko probabilitatea aurreikusteko eta bezeroaren esperientziaren pertsonalizazioa hobetzeko.
- Maider Elorzak, Mondragon Unibertsitateko Marketing Analyticseko irakasle eta ikertzaileak, eredu hibrido aurreratuen konbinazioak (Prophet-XGBoost, Prophet-LightGBM eta Prophet-Random Forest) eskariaren aurreikuspena nola optimiza dezakeen azalduko du, stockaren kudeaketaren ziurgabetasuna murriztuz.
Ekitaldi hau retail sektorean eraldaketa digitala bultzatzen ari diren joerak eta tresnak zuzenean ezagutzeko aukera paregabea da.