Zabalik da Shaking HUBen hurrengo ‘zuzenekoan' izena emateko epea

Eman izena Shaking HUBek antolatutako “Shaking HUB LIVE: Zibersegurtasun industriala” zuzenekoan. Saioa datorren maiatzaren 26an egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera.
Card image cap
2025/05/20

Datorren maiatzaren 26an, 11:00etan, Shaking HUBek bere zuzeneko ekitaldien beste edizio bat egingo du, Shaking HUB LIVE, oraingo honetan industriarentzako gai kritiko eta estrategikoenetako bat ardatz hartuta: zuzendutako zibererasoak.

Saioa online egingo da LinkedInen, eta hizlariekin zuzeneko harremana izateko aukera izango da

Saioa online egingo da LinkedInen, eta hizlariekin zuzeneko harremana izateko aukera izango da. Zuzenean eman dezakezu izena hemen klik eginez. Saio honetan, ZIUR Fundazioak gidatutako proiektu baten emaitzak aurkeztuko dira. Egitasmo honetan, 48 hilabetez, ziberkriminalek benetako ingurune industrialen aurrean nola jokatzen duten aztertu da. Proiektua Gipuzkoako 15 enpresa industrialen partaidetzarekin garatu da, Deceptionen estrategiak erabiliz benetako baldintzadun eraso simulatuak behatzeko.

Saioan teknologia- eta industria-sektoreko profesionalek parte hartuko dute, eta datuak, ikaskuntzak eta proiektutik eratorritako ekintza-ildo berriak partekatuko dituzte:

Maria Penillak, ZIUR Fundazioko zuzendari nagusiak, azterketan zehar atzemandako zibererasoen panoramika aurkeztuko du, baita lurraldeko industria-enpresetan duten benetako eragina ere.

Jose Luis Coronak, BETAPACKeko ITko arduradunak, ondo ezarritako Deception sistema baten balio praktikoa aztertuko du, bai eta ziberbabeserako barne-gaitasunak sendotzen nola lagundu duen ere.

Iñaki Calonge, Head of IT Integration & Vendor Management Connect Group-en, konpainiaren esperientzia partekatuko du esperimentu honetan parte hartuz, baita hartatik eratorrita sortu diren proiektu berriak ere.

Ekitaldi hau aukera paregabea da zibersegurtasun industrialaren egungo arriskuak bertatik bertara ezagutzeko.