Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Senegaletik esker ona jaso ondoren, hurrengo proiektua Ghanan egingo du Arizmendi Ikastolak
Senegalekoa ez da izan ikasturte honetan Mikroinformatikako ikasle eta irakasleek egin duten 'elkartasun' ekintza bakarra. Gure esparruan, inguru hurbilean ere, baztertutako material informatikoa berreskuratu eta prestatu dute, ondoren zenbait doaitza egiteko. Eta etorkizunean ere bide beretik jarraituko dute. Hain justu ere, azken urte eta hilabeteotan asko izan dira ikasle eta irakasle hauen lanaren onuradun. Besteak beste, Arrasateko Ekin Emakumeak eta Arrasateko Sahararren elkarteak, edo eta Oñatiko Txantxiku Ikastola.
Nazioartean abian jarri duten elkartasun olatu erraldoiak Ghana izango du hurrengo helmuga nagusi
Hurrengo helmuga, Ghana
Nazioartean abian jarri duten elkartasun olatu erraldoiak Ghana izango du hurrengo helmuga nagusi. Senegalen izandako erantzuna eta arrakasta ikusirik, Mikroinformatikakoak burubelarri ari dira lanea Ghanako Lanbide Heziketako eskola bateko ikasleen ordenagailu gela bat hornitzen. Hala, mahai gaineko ordenagailuen egokitzapenean ari dira, laster Afrikako herrialde horretara bidaltzeko.
Eskerrak inguruko enpresa eta erakundeen ekarpenari
Proiektu honen arrakasta ez litzateke posible izango inguruko enpresa eta erakundeen ekarpenik gabe. Katea enpresa eta erakunde horietan hasten da, ordenagailuak erretiratu behar dituzten enpresa eta erakundeetan. Horrexegatik, hain justu ere, Arizmendiko Lanbide Heziketatik eskerrak eman nahi dizkiete azken hilabeteotan material informatikoa ikastolako ikasle eta irakasleen esku utzi duten aipatu erakundeei.
Arizmendiko Lanbide Heziketatik eskerrak eman nahi dizkiete azken hilabeteotan material informatikoa ikastolako ikasle eta irakasleen esku utzi duten aipatu erakundeei
Haien guztien ekarpenari esker materialari bigarren bizitza ematen diote, hezkuntza-helburuetarako erabilera bikaina emanez eta ingurumena zaintzen lagunduz. "Kolaborazio hori funtsezkoa da Arizmendik doaitzak egin ahal izateko, proiektu gero eta jasangarriagoan sinisten jarraitzeko. Finean, guztien artean gizartearen eraldaketa eragiten ari dira", adierazi digute Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketakoek.