hausnarketa eta ikerketa prospektibo - estrategikoetarako egitura independiente bat da, sektore publiko nahiz pribaturako.
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
"Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronkak", aurtengo Enpresarean Azokan
Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa eta profesionalen sarea indartzeko Enpresarean Azoka antolatu dute. Urriaren 25ean egingo da, Orona Ideoko Gallery aretoan, Hernanin, goizeko 9etatik 14:30ra. Bertan, pertsonen, digitalizazioaren eta transformazioaren etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte, eta horretarako, Euskal Herriko erakunde, enpresa eta korporazio nagusienetako ordezkariak izango dira.
Ekintzailetasuna sarituko da
Enpresarean Azokan, gainera, ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko dute, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.
Ekintzaileek 2.000 euro irabazteko aukera izango dute
Helburua da onuragarriak izan daitezkeen eta garatzeko aukera duten ekimen berritzaileak ezagutzea eta ekarpenak egitea, sormena garatu zein elkarlanerako bide berriak irekitzea. Baloratuko da proiektua berritzailea izatea eta garatzeko aukera izatea.
MONDRAGON, Eitb, Spri...
MONDRAGON Korporazioak ordezkaritza zabala izango du jardunaldian. Besteak beste, Korporazioan Talentuaren Gestioaz arduratzen den Iñigo Larreak esku-hartuko du, baita Nuria Agirrek (Laboral Kutxa) eta Ibon Zugastik (LKS eta Prospektiker) ere. Izen-ematea oraindik zabalik dago programa osoa ere honako hau izango da.
Egitaraua
Jardunaldia 8:30etatik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Egitarau osoa.
Izen ematea honako helbidean: Enpresarean webgunean.