Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
'Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere’
Euskal Herriko 15 gazte hauen helburua da euskara Nepalera eramatea, hizkuntza erakutsi eta euskara-sherpa lehen hiztegia sortzeko.
"Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere" egitasmoari esker hemengo 15 gazte eta 10 sherpa gazte harremanetan jarriko dira Nepalen, Everest inguruan treking-a egiteko, Felipe Uriarte gidari izango dutelarik.
Proiektuaren helburuak dira euskara eta mendizaletasuna uztartzea eta herrien arteko elkartasuna; hizkuntza gutxituei babesa ematea; ikasleen autogestioa eta euskara munduan zabaltzea. Urrian abiatuko dira, azken urte honetan prestakuntza lanak egin ondoren, batik bat 6.000 metrotara igotzeak izaten dituen zailtasunak kontuan hartuta.
Nepal eta Euskal Herria
Proiektua 2017an sortu zen, Felipe Uriarte mendizale adituaren eskutik eta Mendiak eta Herriak elkarteak babestuta. Horrela, Nepal eta Euskal Herria batzeko erronka du proiektuak, hizkuntza eta mendizaletasuna abiapuntu hartuta.
15 gazteak pozik eta ilusionaturik daude egitasmoarekin, hizkuntza eta mendizaletasuna tontorreraino eramateko irrikitan. Everest mendian trekkinga egiteaz gain, bestelako ekintza solidarioak ere martxan jarriko dituzte, hizkuntza gutxituen integraziorako.