Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Irtenbide profesionalak.
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Ekipo elektro-medikoak
Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Dekoraziorako osagai metalikoak
Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
MONDRAGON Healthek azken berrikuntzak erakutsi ditu MEDICA 2025en
MONDRAGON Health MEDICA 2025 azokan parte hartzen ari da asteon. Düsseldorfen (Alemania) azaroaren 17tik 20ra bitartean egiten ari den medikuntza teknologiako nazioarteko azoka garrantzitsuenean.
Bexen Cardio, Bexen Medical, Erreka Medical, Leartiker eta MC3-k osatu dute aliantzaren standa, eta Espainiako Osasun Teknologiako Enpresen Federazioak (FENIN) antolatutako Espainiaren Pabilioiaren parte izan da. Bost kooperatibek, baita beste stand batean kokatuta egon den eta MONDRAGON taldeko kide den Embega Healthcare-k ere, erakutsi dute ekosistema kooperatiboak irtenbide integratuak eskaintzeko duen gaitasuna, biomaterialen ikerketatik hasi eta eskala handiko fabrikazioraino eta kardiosegurtasun-teknologiaraino.
MONDRAGON Health-ek MEDICA 2025en bere interkooperazio eredua sendotu du eta aliantzak merkatu globalean osasun-teknologiaren transferentzian duen eragile gako gisa duen posizionamendua berretsi du
Arretagune nagusia kooperatiben eskaintza osagarrian kontzentratu da, haien industria-gaitasuna erakutsiz. Bexen Medicalek, alde batetik, interes handia sortu du gailu medikoak ekoizteko gaitasunarekin. Izan ere, segurtasuna eta kalitatea bermatzeko hiru ekoizpen-lantegi propio eta ISO 7 Klaseko 1.000 m² baino gehiagoko gela garbi ditu. Funtsezko azpiegitura horri esker bere portfolio zabala fabrikatzeko gai da: nutrizio parenteral eta enteralerako gailuak, infusio/transfusiorako, ginekologiarako, urologiarako eta oftalmologiarako gailuak.
Gaitasun industrial horri Erreka Medical gehitu zaio. Osagai polimerikoen fabrikazioan aditua da eta baita mikrofluidikan ere. Bere esperientzia MC3rekin eta Embega Healthcare-rekin batera garatutako 'LAB ON A COFFEE' proiektu berritzailean agerian geratu zen. Proiektuak, interes handia pizteaz gain, taldearen sinergia gaitasuna frogatu du: Erreka Medicalek txip mikrofluidikoen diseinua, molde-fabrikazioa eta injekzio bidezko moldeketaz arduratu zen; Embega Healthcare, berriz, sentsore inprimatuen (tenperatura, beroketa eta elektrokimikoak) diseinuaz eta garapenaz; eta MC3k aplikazioen diseinuan eta amaierako muntaian lan egin zuen.
Bestalde, Bexen Cardiok kardiosegurtasunaren arloko lider gisa berretsi zuen bere posizioa.1980az geroztik 100 herrialde baino gehiagotan instalatutako 60.000 unitate baino gehiagorekin, kooperatibak interes handia piztu zuen bere gama osoa aurkeztu zuenean, hala nola, sarbide publikoko desfibriladoreak, larrialdietarako monitore-desfibriladoreak, ospitaleko gailu aurreratuak eta prestakuntza-irtenbideak.
Azkenik, Leartikerrek I+G arloko eta material aurreratuetako esperientzia erakutsi zuen, in vitro eredu aurreratuak, mikrofluidika polimerikoa eta biomaterialak garatzerako garaian.
Horrela, MONDRAGON Health-ek MEDICA 2025en bere interkooperazio eredua sendotu du eta aliantzak merkatu globalean osasun-teknologiaren transferentzian duen eragile gako gisa duen posizionamendua berretsi du.
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Irtenbide profesionalak.
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Ekipo elektro-medikoak
Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Dekoraziorako osagai metalikoak