Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Otsailaren 5ean Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa egingo da
Ekimenaren jatorrian egiaztapen hau dago: ez dago baliabide ekonomikorik, enpresa estrategiarekin bat datorrenik ez dago behintzat, komertzializatzeko kanalik ez dago…, gure enpresa eta teknologia zentroetan hainbat proiektu etenda daude egun, eta horiek gauzatu ez diren negozio aukeren stock-a osatzen dute. MONDRAGONen BACek uste du lozorrotutako aukeren meta horri bigarren aukera bat eman behar zaiela.
Laburbilduta, Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa topagunea izango da, negozio berriak plazaratu ahal izateko eta osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenak bultzatuko dira. Ondorioz Brokante Teknologikoaren 2. edizioko parte hartzaileen profila hauxe izango da: aktiboen hornitzaile potentziala izatea edota bazkide potentziala enpresa ekimenak abiarazteko.
Aipatu bezala, Brokante Teknologikoaren 2. edizioa 2015eko otsailaren 5ean garatuko da goizeko 9:00etatik aurrera eta egun erdiko iraupena izango du. Ekitaldiari luntx batekin emango zaio amaiera, parte hartzaileen arteko harremanak errazteko asmoz.
Elkarlanaren bitartez enpresa proiektu berriak sustatzeko interesa duten pertsona guztientzat dago zabalik. Parte hartzeko izena eman behar da, telefonoz (943082215) edo e-postaz (mondragon-cp@mondragoncorporation.com).