Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Orona eta Fagor Automation ETB2ko '60 minutos' saioan
'60 minutos' saioak labur baina txukun erakutsi zuen Oronaren gaur egungo egoera, eta azken urteotan enpresak berrikuntza arloan eginiko ahalegina azpimarratu zuten. 'Europan ikerketa eta berrikuntzari beste inork baino gehiago eskaintzen dio Oronak' aipatu zuen behin baino gehiagotan telebista saioko aurkezleak. Hernaniko lantokian izan ziren lehenengo eta ondoren Galarretako (Hernani) Orona Ideo Innovation Cityra abiatu ziren, bertatik bertara ikusteko obrak. Dena ondo bidean, datorren urtean inauguratuko dute berrikuntza gune dotorea, non enpresako bulego orokorrak, enpresako formazio guneak, Ikerlanek eta MUk bat egingo duten.
Nazioarteratzea
Berrikuntzaz gain, saioan nazioarteratze prozesuak ere aztertu zituzten, eta eredu gisa Fagor Automation aipatu zuten. Hain zuzen ere, Fagor Automationeko Asiako zuzendariari elkarrizketa egin zioten. Jesus Amezagak urte asko daramatza Pekinen eta bertako instalazioak erakutsi zituzten.