Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
"Ormaetxea: kooperatibismoa, bizitza osoaren ardatz" liburuaren aurkezpena
MONDRAGON Korporazioak, Laboral Kutxak eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak argitaratutako argitalpena atzo aurkeztu zen Koldo Mitxelenan Kulturunean eta Laboral Kutxaren egoitza nagusian. Ekitaldian liburuaren egileek, Isabel Uribek eta Armin Isastik, parte hartu zuten eta bertan izan ziren, gertu, Iñigo Ucin MONDRAGONeko presidentea eta Amalia Ormaetxea biografiatuaren alaba.
Jose Mari Ormaetxea

Esperientzia Kooperatiboaren fundatzaileetako bat, funtsezko pertsona izan zen Korporazioa garatzeko, eta bere ibilbide profesionalean zehar kargu oso garrantzitsuak bete zituen hainbat erakundetan: Ulgorren gerente, Euskadiko Kutxan zuzendari eta MONDRAGONeko Kontseilu Orokorrean lehendakari, besteak beste. Era berean, haren bultzada eta ausardia funtsezkoa izan zen beste proiektu batzuk sortzeko, bestak beste, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea, Otalora, LagunAro eta EPSV, baita garai hartako Euskadiko Kutxako Enpresa Dibisiotik bultzatutako hainbat kooperatiba ere. Jose Mari 2019ko uztailean hil zen, 92 urte zituela.
Isabel Uribek eta Armin Isastik Ormaetxea konbentzitzea lortu zuten proiektu biografiko honi ekiteko. Horretarako, berarekin elkarrizketa ugari grabatu zituzten, eta denetariko gaiak jorratu zituzten, bai pertsonalak bai profesionalak.
Emaitza: oso liburu ederra, bai edukiari dagokionez, bai aurkezpenari dagokionez, eta argi eta garbi nabarmentzen dira Ormaetxearen bizi balioak, hala nola lanerako zuen gaitasun handia eta proiektuak praktikan jartzeko zuen talentua.
Armin Isastik, ingeniaria lanbidez, Kooperatiba Esperientziari lotutako ibilbide profesionala izan du, lehenik Fagor Arrasaten, gero Eskolan (Mondragon Unibertsitatea), eta geroago Saiolaneko zuzendaritzan, non bertan erretiroa hartu zuen 30 urte inguru lanean jardun ondoren. Ormaetxearen laguna izanik, Arminek berak animatu zuen 2018an hasi zen abentura honetan sartzera.
Isabel Uribe, nazionalitatez mexikarra, MONDRAGONen lagun handia da. Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Iteso unibertsitate jesuitan, eta Mondragon Unibertsitatean doktoratu, Enpresagintza fakultatean. Saiolaneko kolaboratzailea 2001 eta 2016 artean, eta Saiolanek argitaratutako "De la idea al negocio" liburuaren egilea.