Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
Orbik Cybersecurity, Ikerlan zentro teknologikoaren eta MONDRAGONen baitan sortutako startup teknologiko kooperatiboa, Espainiako Gobernuaren presidenteak Indiara egin duen bisita instituzionalean ari da parte hartzen aste honetan. Orbikek MONDRAGONen babesarekin hartzen du parte honetan, eta bertan dira Salva Trujillo, Orbiken zuzendari nagusia eta Oskar Goitia, MONDRAGON Internacionalen presidentea.
AI Impact Summit 2026 goi-bileraren testuinguruan ari dira gauzatzen bisita, adimen artifizialak industrian, ekonomian eta gizartean duen eragina aztertzeko egiten den nazioarteko foro nagusietakoa den horretan.
Orbik Cybersecurity enpresa erreferenteekin batera hautatu dute bisita honetarako, hala nola Kaleidos, Libellium, Lookiero, Multiverse Computing, 1MillionBot, Sateliot, Sherpa AI, Submer eta Visual Nacert-ekin
Orbik Cybersecurityk produktu elektronikoentzat zibersegurtasun-soluzioak daramatza Indiara. Hain zuzen ere, produktu horiek araudia betetzen duten bermea behar dute, eta hortara bideratutako soluzioak adimen artifizialaz garatzen ditu Orbikek. Gainera, soluzio horiek produktuaren bizi-ziklo osoa bermatzen duen plataforma propio batean artikulatzen dira, diseinutik hasi eta haren eragiketa eta mantentze-lanetaraino.
Zibersegurtasuna funtsezko elementua da IAren ezarpen fidagarrian, eta Orbiken produktuek pertsonentzako eta gizartearentzako azpiegitura kritikoak babesten laguntzen dute.

Gobernuko eta enpresa ezberdinetako ordezkariak bileran, Oskar Goitia (MONDRAGON) eta Salva Trujillo (Orbik) irudiaren atzealdean.
Hala, Orbik plataforma gaur egun Iberdrolaren azpiestazio elektrikoen zibersegurtasuna hobetzeko erabiltzen da energiaren sektorean, CAFen sistema elektroniko konektatuetan trenen sektorean eta Makineria eta Automatizazio Industrial aurreratuko puntako enpresetan ere bai.
Orbikek etorkizuneko sektoreetan berrikuntza teknologikoa eta negozio berrien sorrera bultzatzeko daukan konpromisoaren baitan, enpresen eta gizarte osoaren behar zehatzei erantzun nahi die.
Misio honek, gainera, nazioarteko lankidetza teknologikoa indartzen du, eta balioan ematen dio adimen artifizialak eta zibersegurtasunak eraldaketa digitalaren eragile estrategiko gisa duten zereginari, batez ere eredu konektatuen, automatizatuen eta datuetan oinarrituetan daudenen erabilerara jotzen duten industria-sektoreetan.
“Industriaren, berrikuntzaren eta lankidetza publiko-pribatuaren arteko elkarlana funtsezkoa da digitalizazioaren erronka globalei aurre egiteko. Horrelako ekimenek aukera ematen dute ezagutza partekatzeko eta elkarrekin garapen berriak egiteko aukerak sortzeko, burujabetza teknologikoa estrategiko bihurtu den aldaketa-garai hauetan”, nabarmendu du Salvador Trujillok, Orbik Cybersecurityren zuzendari nagusiak.
Orbik Cybersecurity enpresa erreferenteekin batera hautatu dute bisita honetarako, hala nola Kaleidos, Libellium, Lookiero, Multiverse Computing, 1MillionBot, Sateliot, Sherpa AI, Submer eta Visual Nacert-ekin.
Orbik Cybersecurityri buruz
Orbik Cybersecurity startup gisa sortu zen 2023an, Ikerlanen eta MONDRAGONen baitan, eta 2025eko urtarrilean kooperatiba bihurtu zen lehenengo startup teknologikoa izan zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Eredu publiko-pribatu horrek puntako ikerketa, jabetza partekatua eta jasangarritasuna bezalako balio kooperatiboak uztartzen ditu, eta zubi esanguratsua sortzen du industria-berrikuntzaren eta industria-kontroleko sistemetara bideratuta dauden merkatuko zibersegurtasun-soluzioen artean. Gaur egun, 50 profesionaleko taldea du eta urtero bikoiztu egiten du proiektu sozio-enpresarial honetaraa batzen den jende kopurua.
Enpresak ziurtatutako laborategi bat du, zeinak zibersegurtasunaren baliozkotze ziurtatua ematen duen ekipamendu industrialerako eta elektronika txertaturako. Nazioarteko estandarrak ziurtatzen ditu, hala nola IEC 62443 eta CRA (Cyber Resilience Act). Gainera, myorbik.com hodeiko SaaS plataformari esker, produktuaren zibersegurtasuna modu integralean kudea daiteke, ebaluaziotik hasi eta ziurtagiria esleitu arte.