Kooperazio kooperatiboa
Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala
Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
ULMAren Departamentu Zentralak
Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 2. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 3. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 4. Ausolanek eta Basque Team-ek Aktiba zaitez kanpaina abiarazi dute, haurtzarotik jarduera fisikoa sustatzeko
- 5. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 6. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 7. Juanjo Ansoategi hil da
- 8. LagunArok normaltasunaren itzulera iragarri du
- 9. Pertsonen berrikuntzaren hilabetea Garaian
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Oñatiko kooperatibismoari oda artistikoa
Kooperatibigintza bolo-bolo dabil azken aldian Humanity at Music ikuskizunarekin; Arrasateko eta Aretxabaletako agerpen arrakastatsuen ondoren, Sinfonia Kooperatiboa “harrotasunez kantatu eta dantzatuko” dute oñatiarrek ekainaren 9an, gaur ULMAko egoitzan adierazi bezala.
Raul García, ULMA Taldeko presidentea; Mirari Zilaurren, LANA Koop. Elkarteko presidentea; Aitor Bediaga, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako fakultateko presidentea; eta Jone Urzelai, Fagor Industrial Koop. Elkarteko presidentea elkartu dira “Humanity at Music - Oñati” ekitaldiaren agerpena egiteko; izan ere, Oñatiko kasuan, egitasmoaren sortzailea den MONDRAGON Taldeko kooperatiba horiek dira ikaskizun honen sustatzaile eta antolatzaile nagusiak, Mundukide Fundazioarekin elkarlanean. Talde aurkezperako, Ana Urmenetak, ULMA Architectural Solutions-eko lan bazkideak ilustrazio bat egin du.
Oñatin, “herria lantegi eta lantegixa herri”
Jon Sarasuaren letra erabili dute kooperatibismoak Oñatin hartzen duen garrantzia azpimarratzeko. `Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa´ ikuskizun musikal bat baino askoz gehiago dela adierazi dute antolatzaileek: `kooperatibagintza aldarrikatzen duen egitasmo interkooperatiboa da. Humanity at Music ekainaren 9an iritsiko da Oñatira eta herritarrok harrotasunez egingo diogu kantu historian, orainean eta etorkizunean hazi eta hezi gaituzten balio kooperatiboei”.
Andoni Egaña, 60 musikari, 100 ahots eta dantzari
Proiektu interkooperatiboa dela azpimarratu da eta, ondorioz, ekitaldia ere askotariko parte-hartzaileen elkarlanaren emaitza izango da. Ekitaldia San Migel elizan, 19:30etan hasiko bada ere, 19:00etan plazatik abiatuko da Andoni Egaña, Iosu Igartuarekin batera, Sinfonia Kooperatiboa piztuko duen bertso saio labur, baina ozenarekin.
San Migel eliza prest izango da Arrasate Musikaleko 60 musikariek, Ganbara eta Hots abesbatzen 80 ahotsek eta Oñatz Taldeko dantzariek eskainiko dituzten zortzi piezez gozatzeko, guztiak Andoni Egañaren bertsoekin aurkezturik.
Sarrerak eskuragarri, 5 eurotan
Dagoeneko salgai daude Oñatiko Udalak dituen salmenta puntuetan. Kalean, salmenta plataformetan eta Internet bidez www.humanityatmusic.com helbidean, 5 euroren truke. Gainera, igandean bertan, ekitaldiaren 20 minutu aurretik San Migel elizan eskuratzeko aukera izango da.
Irailak 14, denok Buesa Arenara
Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa herriz-herriko biraren azken helmuga irailaren 14ko ekitaldi erraldoia da, Gasteizko Buesa Arenan. Bertan, 500 pertsona baino gehiagok parte-hartuko dute Sinfonia Kooperatiboan eta 15.000 pertsona elkartzeko asmoa dago egun osoko jaialdi kooperatiboan. Sarrerak laster egongo dira salgai www.humanityatmusic.com webgunean.