Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
On-line albistegia egingo du MONDRAGONek Bruselan
MONDRAGONek Bruselan daukan bulegoak 2015-2016 ikasturtean, hileroko maiztasunaz on-line albistegia argitaratuko du. Helburua da azken hilabetean argitaratutako Europako finantzazio programa, lizitazio, direktiba eta ekitaldien informazioa modu sinple eta praktikoan ematea.
Albistegiak doakoak dira eta, nagusiki, Europan finantzazio aukera osagarriak bilatzeko interesa duten erakundeei dago zuzenduta. Lehen albistegia urriaren 6an, asteartean, goizeko 10:00etan, izango da; ordubeteko iraupena izango du (gutxi gorabehera, 50 minutuko hitzaldia eta 10 minutu galdera eta erantzunetarako).
Parte hartzeko, honako esteka honetan erregistratu behar da urriaren 2a baino lehenago:
https://attendee.gotowebinar.com/register/4906676561013873410