Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Olatz Imaz, Garaia Parke Teknologikoko presidente berria
Garaia Parke Teknologikoak etapa berri bati eman dio hasiera. Olatz Imaz da, uztailaren lehenetik aurrera, Parkeak izango duen zortzigarren presidentea, eta karguan inoiz egon den lehenengo emakumea izango da.
Olatz Imazek Mikel Alvarez ordezkatu du karguan. Alvarezek ekainaren 30ean utzi zion presidente izateari eta, uztailaren lehenetik Imazek etapa berri bati ekin dio.
Presidente berria Orkli kooperatibatik dator. Imazek esperientzia handia dauka bai kooperatibagintza arloan, zenbait enpresatan aritutako baita, eta erakundeentan, administrazio publikoan ere lan egindakoa baita.
Era berean, Olatz Imazek Belen Kortabarria ordezkatuko du MONDRAGONeko Finantza zuzendari gisa.
Era berean, Olatz Imazek Belen Kortabarria ordezkatuko du MONDRAGON Korporazioko Finantza zuzendari gisa. Hala, bi karguak aldi berean konpatibilizatuko ditu, Garaia Parke Teknologikoko presidentzia eta MONDRAGONeko Finantza zuzendari lez.