Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Nola zaindu maite ditugunak?
Aurretik eginiko bideoetan, LKS Next kooperatibak, norbere kudeaketa propioan jarri du fokoa. Oraingoan, berriz, Silvia Carreras aholkulariak beste pauso bat eman eta kontatzen digu nola eragin dezakegun gertukoen eta maite ditugun pertsonen emozioetan.
Silvia Carrerasek oso prozesu samurra proposatzen digu identifikatzeko pertsona horiek sentitzen dutena. Halaber, haiek hobeto sentitzeko gomendioak ematen ditu, une honetan bizi dugun izua eta jasaten ditugun zailtasun guztiei aurre egiteko gomendioak.
Identifikazio emozionaletik abiatzea proposatzen digu, horrela eragingo baitugu maite ditugun pertsonen emozioetan. Entzun, konfiantza eskaini, gurekin daudela sentiaraztea dira jarrera gakoak.
1.- Identifikazio emozionala. Galdera irekiak erabili eta momentuak aukeratu pertsona horrekin egoteko. Bere emozioak identifikatzen lagundu.
2.- Haren begietatik begiratu. Beste pertsonak eta norberak dituen balio eta esperientziak ez dira berdinak.
3.- Normalitatea. Besteen emozioak ez epaitu. Normala da triste egotea. Normala da bildurra edukitzea.
4.- Lagundu hobeto egotera. Alternatibak bilatu egoera ahal den ondoen kudeatzeko.