Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mundukide Fundazioak bat egin du Familia Nekazaritzaren Nazioarteko urtearekin
2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea Nazio Batuek izendatu zuten, Munduko Landaguneak (Arkauten, Araban, egoitza duen sarea) nazioarteko 360 erakunde baino gehiagoren babesarekin bultzatutako kanpaina baten ondoren. 2014an prestatutako ekintzetan, gizarte zibileko elkarte horiek guztiek Nazioarteko Urtea tresna erabilgarri bat bilakatu nahi dute, helburu nagusi batekin: Familia Nekazaritzan oinarritutako eredua (laborariak, indigenak, kooperatibak, artzainak eta arrantzale txikiak) indartuko duten politika publikoak bultzatzea.
Mundukide Fundazioa
Mundukide Fundazioak bere jardunaren estrategia erabat lerrotuta du arlo horretan. Monzambiken, Kuban eta Brasilen familia nekazaritzarekin erabat lotuta dauden proiektuak bultzatzen dihardu azken urteotan eta, era berean, Munduko Landaguneko patronatuko kide ere bada. Horrexegatik 2014an mundu mailan familia nekazaritza sustatzeko antolatuko diren ekitaldiak sustatuko ditu Mundukidek.