Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Mozambikeren aldeko ikuskizun solidariorako sarreren zozketa egin da
Mundukide eta TU Lankideren lankidetzari esker, 3 sarrera bikoitz zozketatu ditugu eta honako hauek dira irabazleak:
- Maialen Lezeta
- Itziar Ruiz de Azua
- Beñat Iturriotz
Zorionak irabazleei!
Trikitia bihotz eta bizkarrezur dituen folk doinuek, Debagoienako luxuzko kolaborazioak izango ditu, besteak beste, Lagun Artean, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz eta Jaiki dantza taldeak, eta hauekin batera, TTakun txalapartariak eta Arrasateko trikitixa taldea.
Sarrerak eskuragai, 10 eurotan
- Mundukideko bulegoan- Iturriotz 27-1 · 20500 Arrasate
- Erosi hemen zure sarrera
Harreman eta Mundukidek 24 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean Mozambike iparraldeko korredoreko biztanleen bizitzak hobetzeko aukerak eskaintzen. Lankidetza programak hasi zituztenean, herrialdea erabat suntsituta aurkitu zuten eta hogei urte horietan azpiegiturak, osasuna, hezkuntza eta jarduera ekonomikoa nabarmen hobetu badira ere, gaur egungo egoera oso kaskarra da oraindik milaka eta milaka pertsonentzat.
Info gehiago: https://mundukide.org/eu/albisteak/mozambikeren-aldeko-elkartasuna/