Burdin galdategia, Automobil eta Ibilgailuetako osagaien fabrikazioan diharduena.
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Banaketa komertziala
Dekoraziorako osagai metalikoak
Irtenbide profesionalak.
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
MONDRAGONen presentzia zabala ANELen Ohiko Batzar Nagusian

Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteko (ANEL) presidente eta Tafalla Iron Foundryko Giza Baliabide eta Lege Gaietarako zuzendari Ignacio Ugalde ziur dago "etorkizuneko enpresa existitzen dela eta kooperatiba dela". Hala ziurtatu zuen elkartearen 43. Ohiko Batzar Nagusiaren aurrean. Bertan izan ziren, besteak beste: Carmen Maeztu, Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilaria; parlamentuko indar politiko guztiak, Unai Hualde presidentea buru; eta Nafarroako Gizarte Ekonomiako ordezkariak, eskualdeko ekonomia, enpresa eta gizarte arloko beste eragile nagusi batzuen artean.
Hain zuzen ere, eta azken horri dagokionez, MONDRAGONeko kideen presentzia agerikoa izan zen; izan ere, bertan izan ziren Tafalla Iron Foundry, Laboral Kutxa, Eroski, Embega, LKS Next Legal, Mapsa, Ausolan eta MONDRAGON bera bezalako kide nabarmenak.
"Azken bosturtekoan, kooperatiben kopurua % 76 hazi da, eta bazkideena, hirukoiztu; beraz, Nafarroa da atal honetan Estatu mailan gehien hazi den erkidegoa"
Entzulego horren aurrean, Ugaldek eredu ekonomikoari lotutako azken zenbakiak erabili zituen bere adierazpena justifikatzeko. Zehazki, gogorarazi zuen urteko lehen lau hilabeteetan Nafarroak 35 kooperatiba eta 120 bazkide batu dituela bere produkzio-ehunera. "Horrela, azken bosturtekoan, kooperatiben kopurua % 76 hazi da, eta bazkideena hirukoiztu egin da; beraz, Nafarroa da atal honetan Estatu mailan gehien hazi den erkidegoa", gogorarazi zuen.
Ignacio Ugaldek, halaber, nabarmendu zuen enpresek pertsonak erdigunean jartzeko egiten duten apustua "hazten" ari dela eta, gainera, errotzea, birpopulatzea eta aukerak lurraldean zehar birbanatzea bultzatzen ari dela, batez ere, gehien behar den lekuan, Iruñearen eta bere eskualdearen eragin-eremutik haragoko landa-eremuetan.
Lau urte gehiago
Bere hitzaldian, Ugalde hunkituta agertu zen, eta 200 kooperatibistek baino gehiagok emandako babesa eskertu nahi izan zuen. "Ardura hori berriro ere apaltasunez hartzen dut, baina energia berrituarekin, gure erakundea ez baita ohiko enpresa elkartea, Nafarroak aurre egin behar dion gizarte-errealitate berriaren etxe komuna baita eta izan behar du", defendatu zuen.
ANELi buruz
Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea (ANEL) 1982an eratu zen, eta Foru Erkidegoko Gizarte Ekonomiako enpresak biltzen ditu, bai lan-sozietateak eta baita kooperatibak ere. Zentzu horretan, eskualdeko Gizarte Ekonomiako familia garrantzitsuenetako bat da, eredu ekonomiko demokratikoa, berdintasunezkoa eta inklusiboa, gaur egun eskualdeko BPGren %10,6 eta Nafarroako enpleguaren %12,8 hartzen duena.