Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
MONDRAGONen BAC-ek euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldia antolatu du.
Jardunaldiaren helburua krisi ekonomikoak euskal enpresen kudeaketan eta gobernantzan izan duen eraginaren inguruan hausnartzea izango da.
Horrez gain, eraginaren eta lehiakortasun egoera berrietara egokitzea ziurtatzeko behar duten eraldaketaren inguruan hausnartuko da.
Horretarako, jardunaldiak hizlari-sorta zabal bat bilduko du, enpresa-eraldaketa honek izan ditzakeen dimentsio anitzak ikuspuntuetatik aztertzeko asmoz.
Horrela, honako hau izango da ‘euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldi’ honen programa:
- Jardunaldiaren irekiera Markel Olanoren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.
- Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria: “Enpresen eraldaketaren inguruko hausnarketa MONDRAGON-en ikuspuntutik”.
- Igor Ortega, LANKI Lankidetza Ikertegiko ikertzailea, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegia: “MONDRAGON-go kooperatibagintzaren erronkak eta zalantzak”.
- Bart Kamp, Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuan nazioartekotzearen eta zerbitzuen alorreko ikertzaile nagusia: “Euskal enpresa industrialaren bilakaera lehiakorrari zuzendutako estrategiak”.
- Mikel Orobengoa, ISEA KOOP.E.-ko zuzendari nagusia: “Copernico, “eskubietako enpresa” deiturikoaren paradigman oinarritutako kudeaketarako erreferentzia eredua”.
- José Luis Madinagoitia, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen kidea: “Enpresa eredu berri baterantz”.
Jardunaldia 2016.eko apirilaren 7an izango da, arratsaldeko15:00an hasita, Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian.