Dekoraziorako osagai metalikoak
Automozio osagaiak
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
MONDRAGONeko kooperatibak Nafarroako XV. Ekintzailetasun eta Enpleguaren Topaketan izan dira
UPNA Fundazioak antolatutako Topaketak helburu nagusi bat du, enplegagarritasuna eta ekintzailetza sustatzea ikasle eta titulatu berrien artean. Hala, Topaketan, gazte talentuek eta enpresa pribatu zein administrazio publikoak hartu-eman zuzena garatzeko aukera izan dute, bertatik bertara.
Euskal kooperatibismoak ere ordezkaritza zabala izan du lan-jardunaldian. Besteak beste ANEL eta CEPES Nafarroako presidente Ignacio Ugaldek parte hartu dut, eta baita MONDRAGONeko gestio sozialeko ordezkariek ere.
UPNA Fundazioak antolatutako Topaketak helburu nagusi bat du, enplegagarritasuna eta ekintzailetza sustatzea ikasle eta titulatu berrien artean
Fagor Ederlan Tafalla, Mapsa, Maier, Laboral Kutxa eta Embega kooperatibetako ordezkariek gazteekin hartu eman zuzena izateko aukera izan zuten, Nafar Lansare Nafarroako Lan Zerbitzuko kideekin batera, UPNA Fundazioko ordezkariekin eta ekonomia sozialeko zein kooperatibismoaren Katedrako ordezkaritzarekin.
20 urtez, enplegagarritasuna sustatzen
Topaketa orain 20 urte jarri zen abian eta ordutik erakunde zein enpresek beren erakundeentzat perfil egokienak atzematen ahalegindu dira. Era berean, gazteek, talentuek lan aukera ezberdinak bertatik bertara ezagutzek aukera ere izan dute eta askok, lana bertan aurkitu ahal izan dute.