Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
MONDRAGONek Startup Olé 2019 nazioarteko ekitaldi teknologikoan parte hartu du
850 startup, 500 hizlari baino gehiago eta 250 corporate eta inbertsore 50.000 M€ko inbertsio-ahalmenarekin. Horiek guztiek izan dute hitzordua Startup Olé 2019 ekitaldiaren bosgarren edizioan, martxoaren 26tik 28ra bitartean, Salamancan.
MONDRAGONek kooperatibentzat interesgarriak izan daitezkeen proiektuak identifikatu eta ekosistemako balioa gurera gerturatzeko asmoaz parte hartu du
Beste urte batez, nazioarteko ekitaldi teknologiko honen helburua izan da Europako eta mundu mailako ekosistema ekintzailea batzea. Hiru egunez, startupak, ETE berritzaileak edota spin-offak, nazioarteko ekosistemako corporate, inbertitzaile, inkubagailu, komunikabide, administrazio publiko, parke teknologiko eta unibertsitate ezberdinekin elkartu eta elkarguneak ahalbidetuz.
Europa mailako hitzordu erreferentea da, Europar Batasunak babestua, eta oinarri teknologikoa duten startupak batzen ditu. MONDRAGON bertan izan da, Sustapen Zentroaren bitartez, kooperatibentzat interesgarri izan daitezkeen proiektuak identifikatuz eta ekosistemako balioa gurera gerturatuz.