“MONDRAGON eta Erreka Robopedics-en sartzea funtsezkoa izan da”

Elkarrizketa Iván Martínezi, Robopedics-en sortzaileetako bati. MONDRAGON Ventures, Sustapen Zentro Korporatiboak, kooperatibekin batera, 40 bat enpresatan inbertitu du azken hamarkadan.
Card image cap
2025/11/04

Robopedics  da horietako bat, Erreka kooperatibarekin batera parte hartzen duen startupa, iktusak jotako pertsonen bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko helburuarekin sortu zena, berriro ibiltzeko aukera emanez.


Nola sortu zen Robopedics proiektua?

Jatorria egoera pertsonala da. Nire aitak iktus latza jasan zuen, eta gurpildun aulkian utzi zuen betiko, oinez ibili ezinik. Bere eguneroko bizitza kalitatea hobetzeko konponbideak bilatuz, berriz ibiltzeko aukera ematen zion teknologia bat zegoela ikusi nuen: exoeskeletoena. Hala ere, garestia (100 K €) eta pisuzkoa (20 kg) zenez, ikuskapen medikoa behar zuenez erabiltzeko, eta exoeskeletoak ospitale-erabilerarako pentsatuta zeudenez, ez ziren partikular batentzat eskuragarria edo erabilgarria.

Une horretan, ingeniari gisa neukan prestakuntza teknikoa aprobetxatuz, aitaren lesiora egokitutako gailu bat garatzea erabaki nuen, medikuaen gainbegiratzerik behar ez zuena.

Gero, aita hil zenean, enpresa sortzeko beste bi bazkideak ezagutu nituen, Dionís Guzmán eta Marc Serra, eta elkarrekin ROBOPEDICS eratzea erabaki genuen, gaur egun gurpil-aulkian dauden milioika pertsona ezinduei irtenbide hori emateko. Urteekin eta garapen-prozesu konplexu baten ondoren, AWAKE garatu genuen, ibiltzeko asmatu zen munduko lehenengo Sistema Bioniko Aurreratua, teknologia propio eta disruptibo batekin eta planteamendu bakar batekin merkatuan.
Ivan-Martinez-2.jpg

Zein arlotan egiten du lan gaur egun Robopedicsek?

Une honetan, enpresaren foku nagusia AWAKEren erregulazio-prozesua amaitzea da, IIa motako gailu mediko gisa, eta horrek EBn merkaturatzen hastea ahalbidetuko du. Aldi berean, salmentak abiaraztea finantzatzeko aukera emango diguten funtsak (700K €) lortzeko lanean ari gara.

Zein unetan gurutzatzen dira bideak MONDRAGONekin eta Erreka kooperatibarekin, eta nolakoa izan da enpresaren ibilbidea ordutik?

MONDRAGONek interes handiz jarraitu du proiektua ia hasieratik, eta 2023an sartu zen bazkide inbertitzaile eta partner industrial gisa, Erreka kooperatibaren bitartez.

MONDRAGON eta Erreka gure proiektuan sartzea funtsezkoa izan da. Alde batetik, produktuaren garapena amaitzeko, proiektuaren jabetza intelektualaren oinarria garatzeko eta erregulazio-prozesuan aurrera egiteko behar den finantzaketa eman dute; beste alde batetik, gurea bezalako proiektu teknologiko baten hazkunde-prozesuan izandako esperientzia ekarri digute; eta, azkenik, oinarri industrial bat eman digute konpainiaren etorkizuneko nazioarteko hazkunderako.

Zer helburu ematen ari zaio lortutako finantzaketari?

2025eko erdialdera arte, produktuaren garapena, jabetza intelektuala eta erregulazio-prozesua. Une horretatik aurrera, batez ere erregulazio-prozesuaren azken fasea eta konpainia merkaturatzeko prestatzea.

Nola aurkezten zaio etorkizuna epe ertain-luzera Robopedicsi?

Zoragarria! Epe laburrean, salmentak hasiko ditugu, eta horrek esan nahi du ROBOPEDICS sortzeko helburua egia bihurtuko dela, hau da, iktus bidezko urritasun larriak dituzten pertsonen bizi-kalitatea eta osasuna hobetzea. Paraleloan, eboluzio teknikoei ekingo diegu, eta hurrengo modelo eta bertsioak landuko ditugu. Epe ertainera oso hazkunde azkarra izango dugu, lehenik EBn, eta berehala AEBn.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.