Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
MONDRAGONek koronabirusaren jarraipen batzordea eratu du
Osasun publikoko gai honek eragin duen ezinegon eta urduritasunaren aurrean, Osarten, LagunAro eta MONDRAGONeko zentro korporatiboak batzorde bat sortu dute birusaren bilakaeraren jarraipena egiteko eta zaintza prozesua bideratzeko. Informazioa batu, era koordinatuan jokatu eta informazioa banatu, horiexek izango dira, besteak beste batzordearen egitekoak.
Orain arte koronabirusaren eragina Txinan monitorizatzen ari bazen ere, gaitza beste herrialde batzuetara hedatu izanak, bereziki Italia iparraldean fokoa jarrita, baina baita Alemanian, Frantzian eta Espainian lehenengo kasuak ikusirik, MONDRAGONek erabaki du batzordea sortzea.
Osasun arloan diharduten ordezkari instituzionalek dagoeneko hartu dituzte neurriak: (http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-salud/inicio/)
Irizpide orokor gisa, batzordearen lehenengo argibidea da honako hau: Arrisku guneak berriki bisitatu dituztenek eta infekzioak eragiten duen sintomatologia izanez gero (sukarra, eskula eta arnas-estua) etxean geratu beharko dira eta Osasun arlotik abian jarri diren telefonoetara deitu beharko da. (900 20 30 50) edo 112.
Informazio eskaintza
Gaitzaren bilakaerak eragiten duen maiztasunarekin batzordeak informazioa eskainiko du eta kooperatiba ezberdinekin harremanetan jarriko dira.