MONDRAGONek Fabrikazio Aurreratuan Europako erreferentea den EFFRAren Board of Directors-en bilera antolatu du

Korporazioa zuzendaritza-organoko kidea da 2011tik, eta fabrikazio aurreratuko teknologien I+Gko Europako lehentasunen definizioan duen zeregina indartzen du.
Card image cap
2026/02/18

Otsailaren 9an eta 10ean, MONDRAGONek EFFRAren (European Factories of the Future Research Association) Board of Directors elkartearen bilera hartu du. Europako elkarte hori industriak bultzatzen du, eta fabrikazio aurreratuko teknologien ikerketa eta berrikuntza gidatzen ditu, "Made in Europe" ekimen europarraren esparruan.

MONDRAGON zuzendaritza-organo horretako kide da 2011tik. Urte horretan, Korporazioa EFFRAn sartu zen bazkide gisa, Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoko Departamentuaren bitartez. Sailaren arduraduna Eduardo Beltrán de Nanclares da. Board of Directors-en egoteaz gain, MONDRAGONek aktiboki parte hartzen du "Partnership Board" izenekoan. Gune horretan, Europako Batzordearekin batera, Horizon Europe programaren barruan finantzatuko diren Fabrikazio Aurreratuko erronka estrategiko nagusiak zehazten dira.

Posizio horri esker, MONDRAGONek bere kooperatiben lehentasun teknologikoak Europako Ikerketa Agenda Estrategikora eraman ahal izango ditu, etorkizuneko topic finantzagarriekin bat etor dadin eta finantzaketa komunitarioa lortzeko aukerak sendotuz.

Bilerak Euskadin

Board of Directors hiru hilean behin biltzen da, normalean Bruselan, baina noizean behin bazkide estrategikoen instalazioetara joaten da. Oraingo honetan, eta Parisen egindako aurreko bileraren ondoren, hitzordua MONDRAGONi lotutako hainbat kokalekutan izan zen.

Otsailaren 9an, bilera Mondragon Unibertsitateko As Fabrik eraikinean egin zen, Zorrotzaurren.

EFFRA Board of Directors - Hirekin MONDRAGON.jpeg

Otsailaren 10ean, HIREKINera bisita egin zuten. Bertan, Board-eko kideak MGEPeko zuzendari Carlos Garcíak eta HIREKINeko arduradun Ganix Lasak hartu zituzten, fabrikazio aurreratuaren eta transferentzia teknologikoaren esparruan garatzen ari diren gaitasunak eta proiektuak partekatu zituztelarik. Ondoren, ordezkaritza Otalorara joan zen bilerarekin jarraitzeko. Jardunaldia amaitzeko, MONDRAGON Esperientzia Zentroa (MONE) bisitatu zuten, eta bertan, Ander Etxeberria MONDRAGONeko Kooperatiba Zabalkundeko arduradunak Kooperatiba Esperientziari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera izan zuten.

Europako industriarako aliantza estrategikoa

EFFRAk Europako industria-konpainia nagusietako batzuk biltzen ditu, besteak beste, Voith Group, Bosch, Iberomoldes, Volvo Trucks, Comau, Continental, Matador Group eta Philips. Bere eginkizuna Fabrikazio Aurreratua sustatzea da, Europako ekonomiaren funtsezko sektore gisa, BPGren ehuneko handi baten arduradun baita, eta Europako Batzordearekin lankidetza publiko-pribatua antolatzea.

Bilera hori MONDRAGONi lotutako instalazioetan egiteak indartu egiten du Korporazioak industria-berrikuntzako ekosistema europarrean aktore garrantzitsu gisa duen jarrera, eta balioa ematen dio kooperatibek Europako industriaren etorkizunerako estrategikoa den eremu batean duten gaitasun teknologiko eta kolaboratiboari.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa