Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Mondragon Unibertsitateak sei egokitzapen-ikastaro jarri ditu abian, ingeniari teknikoek graduatu maila lor dezaten

Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak (COPITIGek) sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian otsailean, ingeniari teknikoek graduatu maila eskura dezaten. Honako hau bigarren edizioa izango da. Lehena irailean jarri zen martxan eta 170 profesional ari dira egiten. Ikastaro horri esker, lanean ari diren ingeniari teknikoei beren espezialitatean graduatu izateko aukera eman nahi zaie.
Europar esparrua
Goi mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua abian jarrita, aurreko unibertsitate-sisteman ingeniari teknikoen (hiru edo lau urteko ikasketak) eta goi mailako ingeniarien (sei urteko ikasketak) artean zegoen banaketa desagertu egin da, ikasketa horiek guztiak ingeniaritzako graduetan bildu direlako. Alabaina, bategite horrek ez die eragiten aurretiaz ingeniaritza teknikoko titulua zutenei (horietako gehienak gaur egun lanean ari dira), ingeniari tekniko izaten jarraitzen baitute, baina ez dira graduatuak.
Premia horretaz jabeturik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin, Ingeniari Teknikoei zuzendutako sei egokitzapen-ikastaro (‘ikastaro-zubi’ ere esaten zaie) jarriko ditu abian otsailean. Ikastaro horiei esker, ingeniari teknikoak bitarteko karrera zahar bateko titulazioa izatetik europar graduatua eskuratzera pasatuko dira urtebeteko ikasketen ondoren. Prestakuntza erdi-presentziala edo linea bidezkoa jasoko dute, Moodle plataformaren bidez teknologia berrietan oinarrituta, eta hainbat irakasgai jarraitzeaz gain, gradu amaierako lan bat ere egingo dute.
Zehazki, edizio berri honetan, sei egokitzapen-ikastaro eskainiko dira, honako titulu baliokide hauek eskuratzeko: Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Elektronika, Industria Diseinua eta Produktu Garapena, Informatika, Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza eta Industria Antolakuntza. Ikastaroak formatu erdi-presentzialean eta linea bidez emango dira, gaztelaniaz, eta ikastaro bakoitzerako plaza kopurua mugatua izango da.