Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Mondragon Unibertsitateak Master eskaintza aurkeztuko du Gasteizen
Unibertsitateak master hilabetea antolatu du ekainerako eta testuinguru horretan bihar Gasteizko Silken Hotelean azoka egingo du bere master eskaintza aurkezteko.
Azokan master bakoitzak bere standa izango du eta informazio-hitzaldiak eskainiko dira. Zita, Gasteizeko Silken Hotelean izango da, 16:00 eta 19:00 artean.
Unibertsitateak guztira 13 unibertsitate-master eskaintzen ditu, hiru ezagutza-arlotan banatuta: ingeniaritzak, enpresa-kudeaketa eta hezkuntza. Masterrak beren arloetan espezializatu nahi dutenei zuzenduta daude (gradudunei, diplomadunei, lizentziadunei eta ingeniariei), edo doktoretza egin nahi dutenei.