Irakurriena
- 1. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 2. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 3. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 4. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 5. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 6. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 7. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 8. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 9. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
- 10. Leartikerrek miokardio-infartua tratatzeko soluzioak garatzen duen proiektuan hartzen du parte
Mondragon Unibertsitateak eta Tknikak lanbide-heziketa sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Unibertsitateak eta lanbide-heziketak bide osagarriak sustatu beharko lituzkete eta gaurtik gertuago egongo dira elkarrengandik. Izan ere, jardunbiderik onenak eta esperientzia arrakastatsuak partekatu ahal izango dituzte-eta. Hori onuragarria izango da bi erakundeentzat eta inguruko enpresentzat. Mondragon Unibertsitateak eta Teknikak (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa) hitzarmen bat sinatu dute gaur, bi erakundeentzako arlo interesgarrietan lankidetza sustatzea helburu duten jardunbideak, proiektuak eta programak garatzeko.
Ekintzak abian jartzeko, bi erakundeek antolamendu-egitura eta pertsonala jarriko dituzte.
Horretarako, arlo hauek sustatu eta hobetuko dituzte lanbide-heziketako ikastetxeetan: prestakuntza eta trebakuntza, ikerkuntza aplikatua, berrikuntza pedagogikoa eta teknologikoa, eta gestioaren eta antolamenduaren berrikuntza.
Lankidetza-ekintzak
Hala berretsi dute gaur Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Vicente Atxak, eta Tknikako zuzendariak, Iñaki Mujikak, lankidetzako esparru-akordioa sinatzean. Hitzarmenaren bidez, alde batetik, lanbide-heziketa bera eta euskal erakundeek zientzia eta teknologia sortu eta aplikatzeko duten gaitasuna sendotu eta sustatu nahi dute. Eta, bestetik, Mondragon Unibertsitatearen eta Tknikaren garapena bultzatu nahi dute, ezagutzak eta teknologiak elkarri trukatzeko aliantza estrategikoaren bidez.
Hitzarmenak honako lankidetza-ekintza hauek aurreikusten ditu:
- Irakasleak, zuzendariak eta profesionalak trebatu eta hobetzea, ikastaro, mintegi eta abarren bidez.
- Lanbide-heziketako ikasleen prestakuntza garatzea, teknologia handiagoko prestakuntza-programen bidez.
- Lanbide-heziketako eta hobekuntzako baterako programak garatzea bi erakundeetako pertsonalarentzat.
- Adituak trukatu eta bidaltzea lanbide-heziketako arlo interesgarrietan jarduteko.
- Berrikuntza-proiektuak diseinatu eta garatzea lanbide-arlo espezifikoetan.
- Profil profesional berriak diseinatu eta horien curriculuma garatzea.
- Lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzari buruzko esperientzia arrakastatsuen berri ematea elkarri.
- Batera jardutea irakatsi eta ikasteko gestioaren, pedagogiaren eta teknologiaren arloetako eredu berritzaileetan.
- Nazioarteko proiektuetan jardutea, lanbide-heziketaren eredua beste herrialde batzuetara eramateko.
Helburu horietarako beharrezko ekintzak abian jartzeko, bi erakundeek antolamendu-egitura eta pertsonala jarriko dituzte.
Era berean, prestakuntza-ekintzak eta -proiektuak bultzatuko dituzte arlo hauetan:
-
Etorkizuneko lanbideak. Teknologia ikertuko dute, baita enpresek etorkizunean eskatuko dituzten lanbide-gaitasunetan teknologiak duen eragina ere, eta gaitasun horiek betetzeko behar diren prestakuntza-ibilbideak zehaztuko dituzte.
-
Ikasteko espazioak eta metodologiak, lanbide-heziketako ikastetxeen, enpresen eta zentro teknologikoen artean, ikastetxeek eta enpresek goi mailako teknologia modu azkar eta eraginkorrean eskuratzeko.
-
Ikerkuntza- eta berrikuntza-proiektuak sortzea, enpresen beharrak oinarri hartuta, bi erakundeek parte hartzeko.