Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Mondragon Unibertsitateak ‘queer’ pedagogien inguruko jardunaldia antolatu du
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak queer pedagogiei buruzko jardunaldia antolatu dute datorren larunbaterako, hilaren 25erako, Bilboko Hika Ateneo gunean (Ibeni kaia, 1).
Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? jardunaldia. Nahi dutenek har dezakete parte, betiere, izena emanda.
Mercedes Sánchezen esanetan, orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak erreibindikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. Gainera, haren arabera, «queer pedagogietatik, kanon unibertsalak, bitarrak eta normalizatzaileak hautsi behar ditugu, edo, behintzat, horretan saiatu. Bukatu da kanon horien barruan sartzen ez direnen biktimizazioa. Horretarako, pentsamolde hegemonikoak desikasi behar ditugu. Normalizazioa, bazterketa, gizarteratzea eta tolerantzia gainditu behar ditugu, eta pertsonak kutxetan sailkatu eta horren arabera onargarriak edo onartezinak ote diren erabakitzeari utzi».
Complutense Unibertsitateko Sexu-aniztasunaren eta Genero-identitatearen Bulegoaren sortzaileetako bat da Sánchez, eta unibertsitate horretako LGBTIQ+ Ikasketen masterreko irakasle eta batzorde akademikoko kide. Ekintzailea, transfeminista eta zenbait libururen egilea era bada. Adibidez, Somos como Somos. Deconstruyendo y transformando la escuela (La Catarata, 2016) eta Pedagogías queer. ¿Nos arriesgamos a hacer otra educación? (La Catarata, 2019) idatzi ditu.
Izena emateko epea zabalik dago (50 euro) eta partaide-kopurua mugatua da. Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabsek batera diseinatu duten Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) Masterraren jardueren barruan antolatu dute jardunaldia.
EGITARAUA
- 10:00-11:30. Mercedes Sánchez Sainz (Madrilgo Complutense Unibertsitatea). ¿Qué son las pedagogías queer? Claves para una pedagogía transformadora (Zer dira queer pedagogiak? Pedagogia eraldatzailerako gakoak).
- 11:30-12:00. Atsedenaldia.
- 12:00-13:45. Mercedes Sánchez Sainz. Eraldaketa errazten duten hezkuntza-jardunbideak. Lantegi parte-hartzailea.
- 13:45-14:00. Amelia Barquín eta Agurtzane Martinez (Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak). Amaiera.
Izena emateko inprimakia: https://labur.eus/lit