Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Mondragon Unibertsitateak graduko azoka berriak egingo ditu urrian
Mondragon Unibertsitateak graduko azoka berriak egingo ditu urrian: Donostian, hilaren 11n, Kursaalen; Gasteizen, hilaren 18an, Silken Hotelean; eta Bilbon, hilaren 25ean, As Fabrik campusean.
Bi eremutan banatuta, interesatuek, batetik, graduen stand-ak bisitatu, titulazioen arteko desberdintasunak ezagutu edota koordinatzaileekin hitz egiteko aukera izango dute, 10:00etatik 14:00etara; bestetik, goiz osoan zehar, hainbat hitzaldi eskainiko ditu unibertsitateak. Jorratuko diren gaien artean izango dira: graduen inguruko xehetasunak, ikasketen finantziazioa, hezkuntza eredua edota ikasteko modu desberdinak. Hurrengo tauletan ikusi daitezke hitzaldion ordutegiak.
Azoketara gerturatzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, hemen.