Kooperatiba eta zuzendaritza heziketa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. Loramendik ‘Made in Euskadi’ saria jaso du Euskal Enpresaren Gauean
- 2. MONDRAGONen X. Finantza Foroak 140 lagun bildu ditu Garaia Parke Teknologikoan
- 3. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 4. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 5. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 6. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
Diputatuen Kongresuko presidentea, MONDRAGONen
Otalorara egindako bisitan, MONDRAGONen Esperientzia Kooperatiboa ezagutu du Korporazioaren Harreman Instituzionaletako zuzendari Iñigo Albizurirekin, eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa eta LABORAL Kutxako presidente Adolfo Plaza ere izan ditu lagun.

"MONDRAGON kooperatibismoaren muina dela esaten dute, eta, egia esan, nik amesten nuena posible dela ikusi dut hemen. MONDRAGONek erakusten du gizarte oparo baterako oinarririk onena hezkuntza, berrikuntza eta prestakuntza direla, enplegua eta aberastasuna sortzen dutelako eta modu bidezkoan birbanatzen dutelako. Hainbeste egoismo dagoen garaiotan, elkartasunak distira egiten duen mundua eratzen du. Eta, gainera, funtzionatzen duen eredua da", adierazi du Armengolek.