MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Bizikleten fabrikazioa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
MONDRAGON TFG/TFM Sarien bigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia, azaroaren 17an
Azaroaren 17an Donostiako Kursaal aretoan antolatuko da MONDRAGON TFG/TFM Sarien bigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia. Aurtengo ekitaldia FESLAN Ekonomia Sozialaren enpresen eta enplegua bilatzen ari diren pertsonen arteko topagunean kokatuko da, eta iaz egin bezala Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatuko du. Bertan, MONDRAGONen pertsonengan zentraturiko enpresa egiteko modua balioan jarriko da, gizartearekiko konpromisoa berretsiz. Zentzu horretan, munduak dituen erronkei aurre egiteko soluzio ezberdinak aintzat hartuko ditu MONDRAGONek, bost kategoria ezberdinetan banatutako unibertsitate alorrean egindako bi lanik onenak sarituz.
Orotara, bost kategorietako irabazle eta bigarren saridunen lana aitortuko da:
- Danobatgroup Saria eraldaketa digitalerako.
- MONDRAGON Saria pertsonetan oinarritutako eraldaketarako.
- Fagor Taldea Saria eraldaketa energetiko-klimatikorako.
- Orbea Saria mugikortasun osasungarri eta iraunkorrerako.
- Laboral Kutxa Saria Gizartea eraldatzeko finantzen eraldaketarako.
MONDRAGON TFG/TFM Sarien bigarren edizio honetan 253 lan aurkeztu dira, 37 unibertsitate desberdinetatik jasotakoak, besteak beste Euskal Herriko hiru nagusienetatik (EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea), Espainiar estatuko 17 hiri ezberdinetako 24 unibertsitatetik eta nazioarteko 3 unibertsitatetik, EEBB, Danimarka eta Belgikakoak. Aipatu behar da jasotako lanen %51a emakumeenak izan direnak, 129 zehazki.
MONDRAGON TFG/TFM sarietan kategoria bakoitzeko sari bi emango dira, irabazlearen saria, 2.500 eurokoa, eta finalistaren saria, 1.250 eurokoa. Sari banaketa ekitaldi hau zuzenean jarraitzeko aukera izango da lotura honen bitartez Premios TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2023 (shakinghub.com)