Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Mondragon Team Academy sareak MentorHonoris saria jaso du
Mila pertsonatik gora dira Mondragon Team Academy (MTA) sarea osatzen dutenak, hainbat proiektu ezberdinetan parte hartuz. Tartean, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza Graduan parte hartzen dutenak ere.
Madrilen ospatu den ekitaldian, MentorHonoris saria ekintzailetza bultzatzen egindako esfortzuagatik eman diote, batez ere aholkularitza prozesuak barneratzearren egindako esfortzuagatik. MTA gaur egun zortzi lekutan kokatuta dago: Irun, Oñati eta Bilbon Mondragon Unibertsitateak kudeatuta; Madrid eta Barcelonan TeamLabsek; Valencian Florida Universitariak; Queretaron Universidad Mondragon Méxicok; eta Shanghaien MTA Chinak kudeatuta.
AMCES Espainiako Mentoring Elkarteak antolatu du kongresua, 800 partaidetik gora ditu elkarteak eta era honetako Europako elkarterik handiena da. Kongresua otsailaren 27an Madrilgo Caixa Forum auditorioan ospatu da eta enpresa ekosistema batean aholkularien irudia nabarmentzea eta bere garrantzia aitortzea du helburutzat. Bertan, ekintzaileek, enpresa azeleratzaileak eta business angel-ak parte hartzeko aukera izan dute.