Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza
Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.
Irakurriena
- 1. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 2. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 3. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 4. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 5. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
- 6. 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak
- 7. Ikerlanek 28 milioi euroko diru-sarrera historikoak lortu ditu
- 8. Ausolan, 2023ko Enpresen lasterketan irabazle
- 9. Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
- 10. 2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena

Joan den astean, Querétaron (Mexiko), unibertsitatearen beraren instalazioetan, MONDRAGON Mexiko Unibertsitatearen (UMx) X. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zen. Bertan izan ziren, besteak beste, Mauricio Kuri Querétaro estatuko gobernadorea, Iñigo Ucín Korporazioko presidentea, Marijo Pagalday MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko presidenteordea, Zigor Ezpeleta MONDRAGONeko Gestio Sozialeko zuzendaria, Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Arturo Alvarado UMx-eko errektorea.
Gobernadoreak baieztatu zuen UMxX Querétaroko goi-mailako hezkuntzaren esparruan erreferente gisa finkatu dela, eta estatuaren eta Mexiko osoaren garapen ekonomiko eta sozialari laguntzen diola. Eta azpimarratu zuen "MONDRAGON lankidetzak gizartean eragin positiboa nola eragin dezakeen erakusten duen adibide bat dela".
MONDRAGON Unibertsitatea Mexiko, gaur
“Gaur, bizikleta hark Euskal Herrira – Arizmendiarrietari erreferentzia eginez – ekarri zuen elkarlankidetzaren, nazioarteko ikuspegiaren eta produktibitatearen balioa ospatzen dugu, eta balio horiek Queretarora (Mexiko) iritsi izana. Zorionak hamarkada askotarako”, Alvarado errektoreak adierazi digunez.
UMx, gaur egun, etorkizun handiko errealitatea da, campus berrituarekin – 13.000 m2 baino gehiago eraiki dira 50.000 m2-ko lursail batean –; 2.000 ikaslerekin – % 75 gradutan – horietatik % 33 ingeniaritzak dira –; eta eskaintza honek 22 graduko programa, helduentzako 11 gradu, 12 unibertsitate-master eta doktorego 1 biltzen ditu. Aurreikuspenen arabera, 2028an 3.000 ikasle baino gehiago izango dira.
Hasiera batean MEIk, Mondragon Educación Internacional (Mondragon Unibertsitatearen eta Alecopen proiektua, MONDRAGON Korporazioaren partaidetzarekin) garatutako ekimena da, 2013an Mexikon 400 ikasle inguruko unibertsitate txiki bat (Unibertsitate Garaikidea, UCO) erosi eta bertako bazkide baten lankidetzarekin abiatuta. MONDRAGONek proiektu honen garapena bultzatu zuen Alecopen kudeaketaren eta MUk bultzatutako hezkuntza eredu berri baten bidez, gradu berriak (ingeniaritzak nagusiki) eta instalazio berriak gehituz.
Mondragon Lingua-Alecop
Mondragon Lingua eta Alecop kooperatibek 2022an bat egin ondoren, Mondragon Lingua-Alecop S.Coop kooperatiba berriak gehiengoa hartu zuen 2023an unibertsitate horretan, eta, horrekin batera, elkarlanerako esparru eta aukera garrantzitsuak sortzen dira. Beraz, bere kudeaketaren arduradun nagusia izango da, kooperatibarentzat eta nazioarteko talentua LATAMetik MONDRAGONek munduan dituen kokapenetara erakartzeko etorkizuneko proiektu oso garrantzitsu eta ilusionagarri gisa bilakatuta.