Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 250 enpresa baino gehiagorekin ari da elkarlanean
Urte askotako elkarlanari esker, Mondragon Unibertsitateak enpresa eta errealitateari lotutako hezkuntza eredua sustatzen du.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa hainbat enpresekin elkarlanean aritzen da. Elkarlan hori hainbat aspektutan oinarritzen da. Horiek guztiak laburbildu dituzte bideo honetan.
Unibertsitate eta enpresaren arteko lankidetza arlo ezberdinetan gauzatzen da: hezkuntzaren esparruan, ikerketa arloan, balorizazioaren arloan, kudeaketaren arloan...
Lankidetza 250 enpresa baino gehiagorekin
Lankidetza sare sendo eta anitza eusteko ezinbesteko da enpresaren errealitatera lotuta egotea. Izan ere, hazteko eta hobetzeko giltza sinplea da: kooperazioa.
J.M. Arizmendiarrietaren esaldi batekin amaitzen da bideoa: “Bakoitzaren etorkizuna gainontzekoenekin lotuta dago”.