Enpresen Egokitze-Diseinu prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Irtenbide profesionalak.
Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak
Irakurriena
- 1. Agur, Jose Luis Olasolo!
- 2. Kooperatibetan berrikuntza indartuko du MONDRAGONek Zorrozaurreko proiektuarekin
- 3. Historia bizia omendu du Soralucek jubilatuei eskerrak emanez
- 4. Euskararekin duen konpromisoa berretsi du Kidek plan estrategiko berriarekin
- 5. Cikautxo eta Fagor Ederlan, klima-kudeaketan munduko enpresa liderren artean
- 6. Ondoan eta LKS Next enpresek Legoan garatu dute, Adimen Artifizial Sortzailea arauen zaintzaren zerbitzura bideratuz
MONDRAGON Bartzelonako Advanced Factories Azokan izango da

Industria arloko munduko liderren hitzordu garrantzitsua da Advanced Factories. Urtetik urtera, punta-puntako berrikuntza sistemak ezartzen dituzten enpresek bat egiten dute bertan; automatizazio industriala, robotika eta digital manufacturing arloetan garatuta dauden konpainiak bereziki. Lehiakortasun industriala sustatzeko teknologiak garatzen dituzten enpresak elkartzen dira, ekoizpen prozesu berritzaileen eta Industria 4.0 ereduen bitartez soluzioak garantzen dituztenak.
MONDRAGON Engineering & Business Solutions-ek azoka honetara Digital Factory arloko proposamen ezberdinak eraman ditu. Aurten, gainera, lehenengo aldiz, Abantail, LKS Next eta MSI Group kooperatibak elkarrekin eta interkooperazioan landutako proposamena eraman dute azokara
MONDRAGON Engineering & Business Solutions-ek azoka honetara Digital Factory arloko proposamen ezberdinak eraman ditu. Aurten, gainera, lehenengo aldiz, Abantail, LKS Next eta MSI Group kooperatibak elkarrekin eta interkooperazioan landutako proposamena eraman dute azokara. Digital Factory arloko zerbitzu eskaintza aurkeztuko dute. Era berean, Secure&IT enpresak, hau ere LKS Next taldekoak, zibersegurtasun industrialean eskaintzen dituen zerbitzuak erakutsiko ditu.
Era berean, Fagor Automationek eta Danobat-ek ere azokan parte hartu dute.
Eraldaketa digitala, lehiakortasuna eta produktibitatea bultzatzeko sektorearen apustua
Teknologia digitalen ezarpenak erabat aldatu du sektore industriala, eraldaketa eta digitalizazio sasoi erabakiorrean hain justu ere. Izan ere, gizarteak, balio erantsi handiko zerbitzu eta produktu gehiago eskatzen ditu. Funtzio eta zerbitzu gero eta konplexuagoak barneratzen dituzten produktuak guztiak ere. Euren artean konektatutak eta (zauden lekuan zaudela) datuak eta informazioa uneoro eskaintzen dituztenak.