Irakurriena
- 1. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 2. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 3. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 4. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
- 5. Mende erdiko lerroa abestiaren bideoklipa estreinatu du Ikerlanek bere 50. urteurrena ospatzeko
- 6. EduRobotic Synthesis eta WinnBot taldeak izan dira FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazleak
- 7. MONDRAGON Healtheko komunikazio taldea Osartenen bildu da
- 8. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Amazoneko langileak trebatuko ditu
- 9. Iñigo Urkullu lehendakariak Lortek bisitatu du
- 10. Kide izango da Ondarroako arraun taldearen babesle nagusia hurrengo hiru denboraldietan
Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
Irailetik aurrera, Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluaren erronkari erantzunez, Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate arrasatearrek gidatuko dute Arizmendi Ikastola.
Ignacio Barañano ordezkatuko dute zuzendaritza nagusian. Mireia Muruamendiarazek eta Illart Azkaratek ibilbide luzea daramate Arizmendi Ikastolan, irakasle eta ardura postuetan. "Deba Ibarreko gazte eta nerabeak, aniztasunean eta inklusibitatean oinarritutako hezkuntzan, izaera kooperatiboan hezteko asmoz eta ikastolaren ereduan sakonduz arituko dira etorkizunean". Erronka horiei guztiei erantzuteko prest agertu dira Mireia eta Illart, sareetan argitaratu duten bideoan adierazi bezala.
Iñaki Etxezarretak erretiroa hartzea erabaki zuenetik, Ignacio Barañano zegoen zuzendari nagusi bezala Arizmendi Ikastolan, urtebetez aritu da ikastolako buru gisa eta irailetik aurrera Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate izango dira gidari, Arizmendi Ikastolako zuzendaritza taldearekin elkarlanean.
Kontseilu Errektoreak, ekainean abiatu zuen prozesua eta aho batez zuzendaritza partekatu bat izatea erabaki du. Biek ibilbide luzea dute ikastolan, 15 urte baino gehiagoko esperientzia. Illart Gaztelupeko gunean IZEN egitasmoko irakaslea eta Kontseilu Errektoreko lehendakariordea da egun. Mireia berriz, Almen guneko kudeatzailea izan zen eta IZEN egitasmoko irakaslea eta pedagogia arduraduna izan ondoren, egun, Pedagogia-Berrikuntza zuzendaria da ikastolan.
Arizmendik azken urteetan urrats esanguratsu eta garrantzitsuak eman ditu bere jarduna eraldatzeko. Konfiantzaren pedagogiaren markoan, pertsona eredua definitu eta horri begira pedagogia-estruktura oso bat eraikitzen jardun du. Horrela, ikasleak ikusi eta ulertzeko moduak, eta ikas-irakaste prozesua ulertzeko eta gauzatzeko moduak moldatzen aritu dira. Egiteko modu berriak eraikitzen ari da eta baita harremantzeko modu berriak ere.
Hurrengo urteetan, erakunde gisa ere, erronka handiak izango ditu: Hezkuntza Lege berria, bilakaera demografikoa, krisi klimatikoa, etab. Eta testuinguru horretan, ikastolaren jardun pedagogikoan ez ezik, antolakuntzan eta egituran ere egiteko moduak islatzea garrantzitsua dela uste du Arizmendi Ikastolak; kudeaketari besteko tamainan, pedagogiari eta berrikuntzari ere dagokion tokia eman nahi dio eta horregatik, zuzendaritza eredua egokitzea erabaki du.