Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
MGEPko Lanbide Heziketako ikasleak FTC rotobikako Europako txapelketan lehiatuko dira
First Lego League (FLL) txapelketa ezagunaren goi kategoria da First Tech Challenge (FTC). Robotikako nazioarteko lehiaketa hori 18 eta 23 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, era autonomoan nahiz telegidatuan lan egiteko gai dena, urtero finkatzen diren joko-arauak oinarritzat hartuta.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako zentroa da Europako txapelketan parte hartuko duen Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe bakarra. Bertan, Espainia, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Errusia eta Errumaniako 40 talderekin lehiatuko da. Europako finala martxoaren 29an egingo da Eindhoven-en (Holandan).
Robotek taldeak joan zen urtean irabazi zuen Europako txapelketa, eta, horri esker, Amerikako Estatu Batuetan egin zen munduko finalean parte hartu zuen. Gainera, robot-diseinurik onenaren saria jaso zuen.
Taldean honako titulu hauetako heziketa zikloetako ikasleak daude: fabrikazio mekanikoko diseinua, robotika eta automatizazio industriala, eta sistema elektrotekniko eta automatizatuak. Esan bezala, Euskaditik joango den talde bakarra izango da.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren taldea honako hauek babesten dute: Danobat Group, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Fagor Automation, MONDRAGON Taldea; eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Lehendakariordetzaren lankidetza izan du.

