Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
MGEPeko goi mailako heziketa zikloko bi ikasle sarituak Kutxa Sarietan
Pasa den astean Donostiko Tabakalera eraikuntzan 42. edizioko Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatu ziren eta sarituen artean MGEPeko Goi mailako Heziketa Ziklotako (GMHZ) bi ikasle izan ziren: Jon Rodriguez,Mekatronika Industrialeko ikaslea eta Markel Irazu, Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuko ikasleak.
Espediente onenak
Kutxa sariak ikasketa amaierako espedienterik hoberentzako izaten ohi dira eta bi ikasle hauen ikasketak bikainak izan dira azken bi urteetan. Bestalde, aipatzekoa da bi ikaleak DUAL formakuntzan izan direla, bata Fagor Arrasateneta bestea Maylor-en hain zuzen, emaitza onak emanez.
Lanbideko Goi mailako Heziketa zikloko sare ezberdinetako 103 ikaslek jaso zuten Kutxa Saria, – Hetel, Ikaslan, eta Izea– eta Mondragon , EHU, Deustu, Tecnun, Musikene unibertsitate ikasketetakoak izanik.
Jon Rodriguez-en saria bere neska lagunak jaso zuen, Jon Alemanian bait dago Fagor Arrasateko linea bat muntatzen. Markel Irazuren kasuan bere senide batek jaso zuen.
Zorionak denei, eta bereziki gure MGEPeko GMHZ bi ikasleei!
Bertan Juanjo Alvarez, Ander Aizpuru, Fernando Tapia eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko kontseilaria besteak beste egon ziren hizketaldiak bideratzen eta sariak banatzen.