Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
MBA Executive Master Korporatiboa urrian hasiko da
MONDRAGON Korporazioaren Executive MBA enpresen zuzendaritzan dituzten ezagutzak eta zuzendaritza eta lidergorako trebetasunak zabaldu nahi dituzten zuzendari guztiei bideratuta dago, eta, aldi berean, 5 dimentsio estrategiko korporatiboen garapena bultzatzen ikasi nahi dutenei: Dimentsionamendua, Nazioartekotzea, Elkarrekiko lankidetza, Nazioartekotzea eta Konpromiso eta Nortasun Kooperatiboa.
Masterraren helburuak dira: Enpresaren eta bere kudeaketaren ikuspegi integrala izatea, antolamenduaren eta bere barne harremanen arloak menderatzea, lidergorako eta taldeak garatzeko ahalmena lantzea, hobekuntza eta berrikuntza jarrera sustatzea, kultura kooperatiboa sustatzea.
Edukia
Masterraren edukia bost arlotan banatzen da:
- Enpresaren ikuspegi globala, estrategia eta ereduak
- Eragiketak
- Marketina
- Estrategia korporatiboak
- Kudeaketa finantzarioa
- Ekintzailetza
- Pertsonen kudeaketa eta garapen kulturala
Zehaztasun gehiago
Masterrari datorren urriaren 18an emango zaio hasiera eta Otaloran emango dira klaseak.
Programaren inguruan informazio gehiago lortu daiteke: http://www.otalora.com/
Katalogoa osorik deskargatu daiteke hemen: MBA1314.pdf