Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Martxan da 14. Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du urtero Huhezinema lehiaketa.
2020ko martxoan jaialdiaren 13. edizioa online egin ondoren, indarberrituta datoz eta Huhezinemaren 14. edizioan sari berri bat sortu dute: "Komedia Saria".
Antolatzaileek adierazten duen bezala "urte gogorra izan da eta pandemia egoerak momentu zailak ekarri dizkigu. Egoera latz horietan zinema pertsona askoren irtenbide eta ihesbidea izan da, egunerokoa jasangarriagoa egiten lagunduz. HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdia-k 13 urte daramatza martxan ikusle, sortzaile eta babesleen laguntzaz. Aurten, bizi izan dugun egoera latz honi ere aurre egingo diogu eta HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa aurrera eramango dugu".
Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu ahal izango dira. Sail Ofizialean, 10 finalista aukeratuko dira eta bakoitzak 200 euroko diru sarrera jasoko du proiekzio eskubideen truke. Sail Ofizialean eta Mondragon Unibertsitatea Sailean berriz, 4.000 euro baino gehiago banatuko dira, kultura eta sormenaren egoera latzari bultzada bat emateko asmoz.
14. Huhezinema jaialdiaren inguruan egingo diren ekintza guztiak (Hautatutako film laburren proiekzioak / Sari banaketa / Masterclass…) 2021eko martxoaren 16tik 18ra antolatuko dira. Oraindik jaialdiaren formatua ez da aukeratu COVID-19 dela eta.
Sortu zenetik, 2008. urtean, “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko lan proposamenaren barruan, ikus-entzunezko graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute erreferentziazkoa bilakatu den jaialdia.
Informazio gehiago: Huhezinema.eus