Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Marka izaerarekin bat datorren web orri berria argitaratu du MONDRAGONek
MONDRAGONek dagoeneko sarean duen web orri berriak, markak berak duen posizionamendua eta horri loturiko irudia indartu nahi du, kooperatiba esperientzia alegia, eta bide batez, nazioarteko merkatuan lehiatzen duen enpresa-erakunde baten dimentsioa erakutsi.
Nazioarte izaera izan dezan, Arista eta LKS enpresek garatu duten web orria, herrialde, hizkuntza eta plataforma anitzetarako egokitu da eta MONDRAGONi dagokion diseinu erakargarri eta moderno batetik abiatuz, esperientzia kooperatiboa ezagutu nahi duen bertako zein atzerriko edonoren jakin nahia asetzeko tresnak ditu. Responsive design teknologia erabiliz, edukiak edozein gailu elektronikok eskatzen dituen ezaugarri teknikotara (ordenagailu, tablet eta mugikorrak) egokitzen dira.
Merkatuan indarrean diren azken tendentziak erabiliz garatu da www.mondragon-corporacion.com web orria, hau da, gure lan izaeran horren txertatua dagoen berrikuntza teknologiko altuko erremintez baliatuz: komunikazio estrategikoa, sare sozialen integrazioa eta erabiltzailearen esperientzia.
Erabiltzailearekin lotura estua izateko asmoz web orriak prentsa eta albiste atal aberatsa izango du, non MONDRAGON Korporazioaren eta bertako kide diren beste kooperatiben inguruko informazioa emateaz gain, eduki multimedia, dossier eta bestelakoak aurkitu izango ditugu