Ikerketa zentro teknologikoa
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Makina adimentsu eta artezketa digitala, konektibitatea eta digitalizazioaren gaineko jardunaldia Ikerlanen
Artezketa digitala nodoa eta digitalizazioaren zein konektibitatearen esparruetan aktiboek eskaintzen dituzten aukerak sakon ezagutu nahi dituzten euskal enpresei zuzenduta dago jardunaldia, Ikerlaneko instalazioak bisitatuz eta ekipamenduaren erakustaldi praktikoarekin.
Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira
Europako DIHen sareak industria-makinen digitalizazioa eta konektibitatea sustatzeko nola balio dezakeen ikustea, produktuak eta prozesuak monitorizatzeko ekipoak eta prozesuak IOT, Big Data eta IAren bidez ezagutzea, eta kasu praktiko batzuetatik abiatuta inspiratzea, horiexek dira, besteak beste, jardunaldiaren helburuak. Hala, adimen artifizialeko soluzioak arrakastaz aplikatu diren industria-enpresen kasuak ere bertatik bertara ezagutu ahal izango dira.
Programa
Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.