Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Lurralde bizigarriak eta kooperatibismoa erdigunean, KoopFabrikaren jardunaldian
KoopFabrika egitasmoa antolatuta, Lurralde kooperatiboak josten izeneko jardunaldia egin zen aurreko astean, hilaren 6an eta 7an, Lazkaoko Biziolan. Bilkuraren xedea izan da Euskal Herrian eta beste lurraldeetan geroz eta gehiago sortzen ari diren esperientzia publiko-kooperatibo-komunitario eraldatzaileak ezagutzea eta esperientzia horiek partekatzea.
Xedea izan da Euskal Herrian eta beste lurraldeetan geroz eta gehiago sortzen ari diren esperientzia publiko-kooperatibo-komunitario eraldatzaileak ezagutzea eta esperientzia horiek partekatzea
Ivan Miró Bartzelonako La Ciutat Invisible-ko ordezkariak eman zion hasiera, atzo, jardunaldiari. Bere hitzaldian, Katalunian josten ari diren ekosistema eta polo kooperatiboen berri eman zuen. Miró-k adierazi zuenez, “kooperatiba asko sortzeagatik ez da tokiko garapen eraldatzailegoa lortzen. Izan ere, egon daitezke deskonektatuta eta merkatu kapitalistaren lehian”.
Jule Goikoetxea EHUko ikerlariak ireki du saioa. XXI. mendeko lurraldeak eta demokraziaren pribatizazioa hitzaldian adierazi du ezin dela egon herri burujabetzarik, ez baldin badaude gaitasun politiko instituzionalizatu eta lurraldetuak. Goikoetxearen esanetan, “lurraldetasunaren ekintza politiko baten ondorioa da lurraldea”.
Gainera, Gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak eta aukerak zeintzuk diren aztertzeko aukera izan da Lurralde Eskola Kooperatiboa sortzeko bidean urratsa den jardunaldian. Horretarako, Hernani Burujabe-ko eta Malerreka Commons-eko esperientziak aurkeztu zten Andoni Egiak eta Isabel Elizaldek, hurrenez hurren. Egiak aipatu du gobernantza-publiko-komunitarioa dela daukaten erronka nagusia, herriko hainbat eragile planifikazio horren baitan artikulatzea, lurralde mailako planifikazio ekonomikoa ahalik eta demokratikokena izateko.
Arianne Kareaga proiektuaren sustatzaile eta Mondragon Unibertsitateko ikerlariak gaineratu duen moduan: ”proiektu solteak baino, lurraldeari atxikitako ekosistema kooperatibo-komunitarioak sustatzeko dispositiboa sortu nahiko genuke, pertsona eta komunitatea ardatz izango dutenak”
Halaber, Biziolako jardunaldia baliatu dute Lurralde Eskola proiektuaren osaketa egiteko. “Eskala jauzi bat” egin beharra azpimarratu dute. Arianne Kareaga proiektuaren sustatzaile eta Mondragon Unibertsitateko ikerlariak gaineratu duen moduan: ”proiektu solteak baino, lurraldeari atxikitako ekosistema kooperatibo-komunitarioak sustatzeko dispositiboa sortu nahiko genuke, pertsona eta komunitatea ardatz izango dutenak.”
Ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetza soziala sustatzen 6 urtez
KoopFabrika da ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetza soziala sustatzeko programa, egitasmoaren helburua da proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzea. 2017an lehen aldiz abian jarri zenetik, KoopFabrikak hamarnaka proiektu bultzatu ditu.