Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
Jaione Ganzarain ingeniari industriala (Nafarroako Unibertsitatea) eta ingeniaritzan doktorea (Mondragon Unibertsitatea) da, eta gaur egun arte Lortek zentro teknologikoko zuzendari nagusia izan da; Lortek Ordizian dago eta BRTA eta MONDRAGON Korporazioko kide den zentru teknologikoa da.
Izendapena hau, Jaionek berrikuntzaren kudeaketan arlo akademikoan egindako ibilbide bikainaren eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarea eraldatzeko ikerkuntza eta transferentzia teknologikoan duen ezagutza zabalaren aitorpen bat da.
Ganzarainen ekarpena funtsezkoa izan da Lortek fabrikazio aurreratuaren sektorean ikerketa eta transferentzia teknologikoko erakunde gisa bultzatzeko, eraldatzeko eta hobetzeko. Azken urteetan zentro teknologikora ekarri dituen ikuspegi estrategikoa, lana eta konpromisoa nabarmenak dira.
Lorteki buruz
Lortek Koop Elkartea zentro teknologiko pribatu bat da, eta ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, hura industria-sarera eramateko eta, horrela, sare horren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Fabrikazio digital eta adimenduneko soluzio berritzaileak garatzen ditu Lortek-ek; trantsizio digitalarekin, energetikoarekin eta klimatikoarekin erlazionatutako erronka teknologikoei erantzuna emanez.
Hona hemen haren espezializazio-arloak:
- Loturako teknologiak.
- Fabrikazio aditiboko teknologiak
- Digitalizazioko teknologiak