Lortek Bilbora hedatu da

MONDRAGONek Bilboren aldeko apustua berretsi du Lorteken egoitza berria inauguratuta Matikoko Auzo Faktoryn. Korporazioak hub teknologiko bat indartu du Ikerlanekin batera lankidetza, digitalizazio industriala eta talentuaren erakarpena bultzatuz.
Card image cap
MONDRAGONeko ordezkariak, Pello Rodriguez buru, Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin eta Jaione Ganzarain sailburuordearekin
2026/01/26

MONDRAGONek beste urrats bat eman du ezagutza, berrikuntza eta eraldaketa digitala bultzatzeko bere estrategian Bilboko Matikoko Auzo Faktoryn Lortek-en egoitza berria inauguratuta. Irekiera horrek indartu egiten du Korporazioak Bizkaian duen presentzia, eta Ikerlan-ekin batera ekosistema teknologikoa sendotzen du. Bi zentro hauek MONDRAGON-en zein Basque Research & Technology Alliance-ren (BRTA) kide dira.

Lortek 2.JPG

Lorteken egoitza bat Gipuzkoatik kanpo ezarriko duen lehen aldia da, eta Ikerlanek eraikin horretan bertan garatzen duen jardueraren osagarri izango da. Lankidetza aurreratuko gune bat eratuko du, fabrikazio industrialeko prozesuen digitalizaziora bideratuta egongo dena.

Lortek 5.jpg

Inaugurazio-ekitaldian, Lortek-eko zein Ikerlan-eko zuzendari nagusiek hartu dute parte. Pedro Alvarezek eta Ion Etxeberriak, biek nabarmendu dute garrantzitsua dela “Bilbon eta bere berrikuntza-ekosisteman integratuta egotea, non soluzio teknologikoak enpresei transferitzea errealitate bat izango den”, eta borondate irmoa agertu dute “lehendik ere bi zentro teknologikoen artean bazen lankidetzarekiko, are gehiago orain Matikon espazioa partekatuz”.

Lortek 3.jpg

MONDRAGONen presidente Pello Rodriguez, berriz, Korporazioko hainbat presidenteorderekin joan da. Rodriguezek MONDRAGONek Bizkaian duen presentzia garrantzitsua azpimarratu nahi izan du, MONDRAGONeko kooperatibak baitira lurraldeko enplegatzaile nagusiak eta aldi berean, inbertsio handien sustatzatzaile, “200 milioi eurokoak azken ekitaldien baturan”, eta ez hori bakarrik, baita alor sozialean ere “ongizate handiko inguruneen artikulatzaile gisa”. Etorkizunera begira, “Bilboko ekosistema berritzailearen garrantzi estrategikoa nabarmendu du, berrikuntza MONDRAGONen DNAren parte delako, eta Bilbo, nazioarteko talentua erakartzeko atea”. Gainera, Zorrotzaurreko Bilbao Bizkaia Digital Faktory proiektua nabarmendu du, “MONDRAGONek bere etorkizuneko estrategia eraikitzeko kontuan dituen funtsezko lau zutabeek bat egingo duten lekua delako: ezagutza, teknologia, talentua eta enpresak”.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea “pozik eta eskertuta” agertu da MONDRAGONekin, “zentro teknologikoak ezinbestekoak baitira Bilboren etorkizunerako”. Era berean, Pello Rodriguezek azaldutako ideian sakondu du: “inbertsioak egiten direnean, txanponak bi alde ditu; lehena, garapen ekonomikoarena, eta, bigarrena, txanpon berean doana, garapen horrek sozialki kohesionatzailea izan behar duela ulertzera garamatzana”. Alkateak bere hitzaldiaren amaeran eragile ezberdinen arteko lankidetza sustatzen jarraitzeko konpromisoa agertu zuen.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Jaione Ganzarain, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea (eta Lortek-eko zuzendari nagusi izandakoa) egon da inaugurazio-ekitaldian.

Horrela bada, Lortek Bilbora iritsita, MONDRAGONek bertan duen presentzia sendotzen du, eta zentro teknologikoen arteko lankidetza-eredu bat indartzen du, industria- eta gizarte-sarean benetako eragina sortzeko. Ikerlanekin partekatutako egoitza berri honek MONDRAGONek berrikuntzaren ekosistema irekien alde egindako apustua islatzen du, talentua erakartzeko, eraldaketa digitala hauspotzeko eta lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko gai diren ekosistemak sustatuz, eta gisa horretara, MONDRAGONen balioekin eta etorkizuneko ikuspegiarekin bat etorriz.

Ikerketa zentro teknologikoa

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.