Irakurriena
- 1. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 2. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 3. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 4. Finantza Foroa 2023
- 5. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 6. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 7. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 8. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 9. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
- 10. Iraunkortasunaren aldeko apustua indartu du MONDRAGONek
LKS Krean-ek Bilbao Metropolitarreko Plana aurkeztu du

Bilbao Metropoli 30 ekimenak antolatutako ekitaldian, Bilbo Metropolitarra deritzona osatzen duten 35 udalei hurrengo Lurralde Plan Partziala (LPP) aurkeztu zitzaien. Plan horrek Bizkaiko eremu horren hurrengo bi hamarkadetako garapena ekonomiari, hirigintzari, mugikortasunari eta aisiari dagokiena zehaztuko du.
Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatua de Imanol Pradalesek inauguratu zuen aurkezpen-ekitaldia, 2006ko LPPak sustatutako hedapen-eredua birpentsatzeko eta egungo iraunkortasun-eskakizunetara egokitzeko beharra azpimarratuz.
Plan horrek Bizkaiko eremu horren hurrengo bi hamarkadetako garapena zehaztuko du; ekonomiari, hirigintzari, mugikortasunari eta aisiari dagokiena.
LKS Krean hiriak eta lurraldeak-eko hirigintza-taldekoak diren Ane Miren Martínez Bardeci-k eta María Rodríguez Aguirre-k aurkeztu zuten dokumentua, Aldundiko taldeko zuzendaria den Idoia Garay-rekin batera, lurralde-antolamenduarekin lotutako hainbat gaitako lau adituk parte hartu zuten mahai-inguru baten ondoren.
Bilbo Metropolitarreko LPP lurralde-antolamenduko planeamendurik garrantzitsuena da, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen ondoren, eta hori da, zehazki, LAGetara egokituz eta paraleloan idatzitako Paisaiaren Katalogoa integratuz idatzi den lehena.
Dokumentuan zehaztapenak jasotzen dira honako hauei buruz: ingurune fisikoa, azpiegitura berdea, paisaia, landa-habitata, hiri-habitata, ekipamendua, mugikortasuna eta garraio-azpiegiturak, baliabideen kudeaketa jasangarria, ondarea eta bateragarritasun-espazioak. Gainera, zeharkako gaiak sartzen dira dokumentu osoan, hala nola irisgarritasun unibertsala, genero-ikuspegia, osasuna eta, zehatzago, klima-aldaketa.
Bilbo Metropolitarreko LPP lurralde-antolamenduko planeamendurik garrantzitsuena da
Hauek dira LPP osatzen duten dokumentuak: memoria, antolamendu-arauak, ekonomia- eta finantza-azterketa, eta erasanei buruzko dokumentu bat eragindako 35 udalerrietako bakoitzarentzat. Horrekin guztiarekin batera, 1/35.000 eskalako dokumentazio grafiko orokorra aurkeztu da, bai eta 1/10.000 eskalako lau plano ere. Plano horietan xehetasun handiagoz garatu dira LPP honetan identifikatutako lau eremu estrategikoak: "Bilboko itsasadarra", "Txorierriko berrikuntza-ardatza", "Etxebarri-Basauri-Galdakao" korridorea eta "Meatzaldea".
Laster onartuko da dokumentua hasieran, eta, behin betikoa onartu aurretik, jendaurrean jarriko da alegazioak aurkezteko.