Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
LEARTIKER-Elikagaien teknologia eta INRA-ren arteko lan hitzarmena
Halaber, proiektuaren garapenerako hainbat euskal gazta ekoizle artisauen eta merkaturatzeko eragile espezialisten arteko kontaktua sustatuko dute sektoreko lehiakortasun ekimenak bultzatzeko asmoz.
Europa mailako lehen Nekazal Ikerketa institutua eta mundu mailan bigarrena
Gilles Garric nazioarte mailan ikertzaile ezaguna da, Frantziako Rennes (Bretinia) herrian dagoen Science and Technologuie du Lait et de l'oeuf - INRA unitatean lan egiten du.
Nekazal lkerketarako Institutu Nazionalak (ofizialki eta frantsesez Institut national de la recherche Agronomique edo INRA) 1946 urtean sortu zen Frantziako erakunde bat da eta nekazaritzako ikerketa bideratuta dago. 1984 urteaz geroztik, zientzia eta teknologiako institutu publikoa da (EPST) Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioaren eta Frantziako Nekazaritza Ministerioaren babesarekin.
Europa mailan nekazaritzako ikerketako lehen institutua da eta mundu mailan bigarrena, INRA zentruak elikadura egokitura bideraturiko ikerketak garatzen ditu, ingurugiro babestua eta nekazaritza lehiakorra lurralde eta baliabide naturalak errespetatuz.